78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Urbanizazio proiektua behin betikoz onetsirik

Udalbatzak, 2003ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onestea erabaki zuen Gazolazko hirigunea urbanizatzeko proiektua, Gazolazko Kontzejuak eta Zizur Zendeako Udalak sustatua.

Argitaratzen den egintzaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean iragarki hau argitaratzen den egunetik; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bertzenaz, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0305491