78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E T E L U

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Beteluko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen hiru mila eta hiruko abuztuaren bian egin osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2003ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batez onestea Beteluko 2003. urteko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluotan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.a, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.a eta lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.a.

Betelun, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeian. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: A0305445