78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Salaketen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik udaltzainek ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, ezin izan direnez jakinarazi, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Arau-hauslea: León García, Lissette. Matrikula: NA-4775-AW. Tokia: Kale Berria, 82. Eguna: 2003/04/10. Espedientea: 143/2003. Zenbatekoa: 50 euro. Arau-haustea: 11.10 (Ord.).

Arau-hauslea: Nalda Miguel, Román. Matrikula: 9055-BJP. Tokia: Balate, 11. Eguna: 2003/03/28. Espedientea: 159/2003. Zenbatekoa: 50 euro. Arau-haustea: 11.11 (Ord.).

Arau-hauslea: Puértolas Sola, Javier. Matrikula: NA-6782-W. Tokia: San Miguel kalea -Vianako Printzea etorb. Eguna: 2003/03/23. Espedientea: 156/2003. Zenbatekoa: 50 euro. Arau-haustea: 11.1 (Ord.).

Arau-hauslea: Quintiá González, José Manuel. Matrikula: NA-9272-AH. Tokia: Santa Catalina plaza, z.g. Eguna: 2003/03/23. Espedientea: 157/2003. Zenbatekoa: 50 euro. Arau-haustea: 11.1 (Ord.).

Arau-hauslea: Ventura Dos Santos, Ana Paula. Matrikula: NA-7096-AU. Tokia: Vianako Printzea etorb. Eguna: 2003/04/01. Espedientea: 136/2003. Zenbatekoa: 50 euro. Arau-haustea: 11.10 (Ord.).

T.L.: Trafikoari buruzko Legea.

Z.E.: Zirkulazioari buruzko Erregelamendua.

Ord: Udal ordenatza.

1. Irekitako espedienteak iraungiko dira, prozedura hasi eta sei hilabeteko epea bete ondotik, beste hogeita hamar egun gehiago igarotzen badira, salbu eta haiek eteteko arrazoiren bat gertatzen bada, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 42.5 artikuluan aipatzen denaren arabera.

2. Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, interesatuak % 30 merkeago ordaintzen ahalko du isuna, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan ezarritakoa betez. Ordainketa udal diruzaintzan bertan (Udaletxeko lehenbiziko solairuan) egin daiteke, 9:00etatik 14:00etara, edo posta-igorpenaz, izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia jarrita.

3. Martxoaren 2ko 339/90 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoaren babesean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duen gidaria bera ez bada, nor den esan dezala, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako Udalaren erregistro orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean, idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izena eta bi deitura, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, eta zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izaten ahalko da.

4. Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (sozietate bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bestela sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik.

5. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ediktu honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

6. Salatuak alegazio idazkirik edo probarik proposatzen ez badu, jakinarazpen hau ebazpen proposamentzat hartuko da, eta jaun alkatearen eskutan utziko da, hura baita zehatzeko eskumena duen organoa, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak xedatzen duenari jarraituz. Orduan, frogatutzat hartuko diren egitateak, ekarri duten arau-haustea, haren kalifikazioa, pertsona erantzulea eta proposatzen den zehapena izanen dira bakoitzari dagokion laukian aipatzen direnak, alegia, izen hauen azpian daudenak: "salatutako egitatea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salatua" eta "zenbatekoa". Halaberean, jakinarazten da espedientea udal bulegoetan dagoela ikusgai, 8:00etatik 14:00etara, lanegunetan, eta aztertzen ahalko dela, bai eta dauden agirien nahi adina kopia eskatu ere.

7. Nolanahi ere, interesatuak hamabost egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta bere alde egokiak iruditzen zaizkion frogak proposatzeko. Horrela egitekotan, Udalaren erregistro orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du idatzia.

Zangozan, bi mila eta hiruko maiatzaren hamaseian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0305259