78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A I N T Z A R

Herrilurraren desafektazioa, ondotik trukatzeko

"Larraintzarko Kontzejuak, bi mila eta biko abenduaren hamahiruan egin bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1._Hasiera batez onestea Larraintzarko herrilurretako 13. poligonoko 1. lurzatiaren 6.833 metro karratu trukatzea, Jesús Espelosin jaunaren 4. lurzatiarekin (13. poligonoa), katastroaren arabera 6.833 metro baititu. Hori guztia, Jesús Espelosin jaunak egindako proposamenari jarraituz.

2._Aipatutako herrilurra desafektatzeko prozedura abiaraztea, beharrezkoa baita trukea egiteko.

3._Erabakitakoaren berri ematea Herrilurren Zerbitzuari eta partikularrari berari, eta azken honi ohartaraztea sortzen diren gastuak bere kargura izanen direla.

6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 144. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, epe horren barruan alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen".

Larraintzarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamaseian. Kontzejuko burua, Pedro José Aríztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: A0305005