78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ESTELLERRIKO TURISMO PARTZUERGOA

Estatutuetako aldaketaren hasierako onespena

Estellerriko Turismo Partzuergoak estatutuetako aldaketa hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen, besteak beste, 2003ko martxoaren 27an, Lizarrako Udaletxeko osoko bilkuren aretoan batzar orokor eta arrunta eginik eta horretarako legezko quoruma izanik.

Espediente administratiboa interesatuen eskura egonen da Entitatearen idazkaritzan, 15 eguneko epean egon ere, honako hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legeko 213. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Jendaurrean edukitzeko aldian erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu ez bada, aldaketak behin betikoz onetsi direla ulertuko da, bertzelako erabaki espresurik gabe, 11/1999 Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeko 49. c) artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Lizarran, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0304971