78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

DONAMARIAKO, LABAIENGO, URROZKO ETA OIZKO UDALEN BATASUNA

2003ko plantilla organikoa

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean xedatutakoa betez, Donamariako, Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalen Batasunak, 2003ko apirilaren 29an egin bilkuran erabakita, onetsi zuen 2003ko plantilla organikoa eta funtzionario nahiz lan-kontratudunen izenen zerrenda, baita lan eskaintza publikoa ere, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen Foru Legearen 5. kapituluan ezarritakoari eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

I. ERANSKINA

Udaleko langileak

A._Funtzionarioak.

Idazkaria. Jardunean. Lehiaketa. Bat. Bateraezintasuneko osagarria: % 35; lanpostuko osagarria: % 10 (ondorioak, 2003ko maiatzaren 1etik aitzina). Zerbitzu bateratua, Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalekin batean. Euskara ahoz eta idatziz.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Fagoaga Iturralde, María Paz. A maila. 4. gradua. Antzinatasuna: 1981eko apirilaren 5a. Bateraezintasuneko osagarria: % 35; lanpostuko osagarria: % 10 (ondorioak, 2003ko maiatzaren 1etik aitzina)

B._Lan-kontratudun finkoak.

Administrari laguntzailea. Oposizio-lehiaketa. Bat. Lanpostuko osagarria: % 15; hitzarmeneko osagarria: % 12. Hizkuntz eskakizuna: Hizkuntz Eskolako 4. maila. Zerbitzu bateratua, Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalekin batean.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Eulate Etxegia, María Victoria. Antzinatasuna: 1990eko uztailaren 5a. Jardunean. Administrari laguntzailea. Zerbitzu bateratua, Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalekin batean.

2003KO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

1. Udala.

Administrari ofiziala. O.L. murriztua. Lanpostuko osagarria: % 5. Hitzarmeneko osagarria: % 12. Hizkuntz eskakizuna: Hizkuntz Eskolako 4. maila. Titulazioaren bidez egiaztatuko da edo, bertzenaz, deialdian zehaztuko den proba gaindituz. Zerbitzu bateratua, Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalekin batean.

Lanpostu hau bete ondoan administrari laguntzaile lanpostua amortizatuko da.

Onetsirik gelditu da eta agindu da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, erregelamenduaren arabera.

Oitzen, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0304908