78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. 31R001/5/2003 espedientea jakinarazteko ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan eta 135. artikuluan agindutako jakinarazpena, hain zuzen, 31R001/5/2003 zehapen espedientea irekitzeko, Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuko zuzendariak 2003ko otsailaren 14an emandako probidentziarena eta espediente horren instruktoreak egindako karguen pleguarena, eta, orobat, 2003ko otsailaren 14ko probidentziarena, hots, zenbait produkturen inmobilizazioa berretsi, merkaturatzea debekatu eta merkatutik badaezpada kentzea erabakitzen duenarena. Horregatik, honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoa, azken helbideari dagokion Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkiak jarriz:

Probidentziaren hartzailea: Liyong Chen. Azken helbide ezaguna: Mokamier pasealekua, 13, Artika (Nafarroa).

Enpresa interesatuak, aipatu egintzen eduki osoaren berri izan nahi badu, 10 egun baliodun ditu, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Gobernuko Kontsumo Ataleko bulegoetan agertzeko, Iruñeko "Fuerte del Príncipe II" eraikineko bigarren oinean, Tomás Caballero parkeko 1ean.

Iragarkiaren kodea: C3143735