78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Enrique Azpíroz Aldaz jaunaren kontra, arrantza arloko arauak hausteagatik, 312/02 zehapen prozedura hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.

305/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Enrique Azpíroz Aldaz jaunari (NAN: 33.423.247) zehapena ezartzen diona, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik.

Ikusirik 312/02 espedientea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 13an emandako 1407/2002 Foru Aginduaren bitartez Enrique Azpíroz Aldaz jaunaren aurka irekia, karramarro seinaledunak eskuz harrapatzeagatik espezie horrentzat ezarritako debeku tarte batean, arrantzarako baimena indarrean izan gabe, Altsasuko Sepronak 2002ko uztailaren 26an egindako salaketaren arabera.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2003ko otsailaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (15. zk.) argitara eman dira Enrique Azpíroz Aldaz jaunari zehapen espedientea irekitzeko Foru Agindua eta dagokion Karguen Plegua.

Karguen Pleguan alegazioak aurkezteko eman den 15 eguneko epea iraganik, salatuak alegazio-idazkirik aurkeztu ez duenez, bidezko da administrazio zehapen prozedurari segida ematea, eta karguen plegua bere horretan uztea.

Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Enrique Azpíroz Aldaz jaunari (NAN: 33.423.247), 540'91 euroko isuna ezartzea eta arrantza egiteko baimena kentzea eta hura lortzeko debekua ezartzea urtebeterako, egin dituen arau-hauste larriengatik, martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.a) eta b) artikuluari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

Pertsona desgaituak bere baimena utzi beharko du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Alondegi kaleko 1, 1. solairua) edo, bestela, bere etxetik hurbilen duen Guardia Zibilaren Kuarteleko Komandantzian. Zehapena administrazio bidean irmo bihurtzen den egunaren biharamunean hasiko da desgaitzealdia.

2. Aipatu foru lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, foru agindu hau jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Administrazio Kontrolaren Atalera joan beharko du (Alondegi kalea 1, 2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murrizpena lortzeko gainerako agiriak ere.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, foru agindu hau administrazio bidean irmoa egiten den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori igarota, premiamendu bidez kobratuko da.

4. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat. Lege horrek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

5. Foru agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren lauan._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0304818