78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

697/2003 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Iturengo Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, Angel Aramburu Aldave jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena. Espedientearen xedea 3. poligonoko 141. lurzatiaren kalifikazioa aldatzea da (Ameztialdea parajean), nekazaritza eta abeltzaintzarako emankortasun ertaineko lurzoru urbanizaezinen sailean sartzeko.

Iturengo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatian azaltzen den zehaztapenarekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Iturengo Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, Angel Aramburu Aldave jaunak sustatua. Espediente horren xedea 3. poligonoko 141. lurzatiaren kalifikazioa aldatzea da (Ameztialdea parajean), nekazaritza eta abeltzaintzarako emankortasun ertaineko lurzoru urbanizaezinen sailean sartzeko. Dena dela, zehaztapen hau bete beharko da:

_Oihan lurren sailetik emankortasun ertaineko lurren sailera eramanen den eremua 2.000 m²-koa izanen da eta, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Mendi Atalak 2003 apirilaren 3an egindako txostenaren arabera, horretarako ez da zuhaitzik bota edo eta lurrik mugitu beharko.

2. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa honen aurka, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Foru agindu hau Iturengo Udalari eta Angel Aramburu Aldabe jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren bederatzian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0305049