78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean ezarritako tramitazioa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Talleres Fonta, S.L. Jarduera: galdaragintzako lantegia. Tokia: S.10.1.4 lurzatia, Aretako industrialdea, Uharte.

Uharten, bi mila eta hiruko maiatzaren hamalauan. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: C3144002