78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean, Ingurumena Kudeatzeko Neurri Administratiboei buruzko martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legeak aldatutako hartan, eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuari jarraikiz departamentu teknikoak tramitaturik, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Ruiz Moscoso, Ivan. Jarduera: aluminio-aroztegia. Tokia: Berriainz industrialdea, 120. nabea, Aitzoain.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko maiatzaren hamahiruan. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0305033