III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikoaren deialdia: Víctor Pradera ikastetxe publikoko fatxadak zaharberritzeko obrak
Alkatetzak 2003ko ekainaren 13an eman ebazpenaren bidez, lehiaketarako deia egin da, Víctor Pradera ikastetxe publikoko fatxadak zaharberritzeko obrak kontratatzeko, ondoko baldintza orokorrei jarraikiz:
Kontratuaren xedea: Víctor Pradera ikastetxe publikoko fatxadak zaharberritzeko obrak.
Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta presako tramitazioa.
Enpresaren sailkapena: C taldea, 4. azpitaldea, c) kategoria.
Kontrataren aurrekontua: 294.479,22 euro.
Egiteko epea: obrek erabat bukatuta egon beharko dute gehienez ere ehun eta bost egun naturaletan.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hamahiru egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kaukotuak behar dute izan.
Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura egonen da, azter dezaten, Obra bulegoan (Armada etorbidea, 2-9. solairua).
Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamazazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: .............................., bizitokia: .............................., helbidea: .................. (Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako: ..........) N.A.N.: .............., nire izenean (bestela, honako honen ordezkari gisa: ..................); Víctor Pradera ikastetxe publikoko fatxadak zaharberritzeko obrak egiteko planoen, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri baitut, hitz ematen dut oso-osorik eginen ditudala aipatu agiriei hertsiki lotuz, zenbateko honen aldera: ........... (letraz) ............ euro eta gehienez ere epe honetan: ......... (letraz) ............ egun.
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0306318