78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

E D I K T U A

Udalak, 2003ko maiatzaren 20an, hasiera batez onetsi zuen hogeita lau metro karratuko lursail bat soberako lurzati gisa kalifikatzea. Lursail hori Carretera de Cárcar kalean dago eta hirurogeita bederatzi zenbakiarekin muga egiten du. Xedea, ondotik zuzenean saltzea da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten kalifikazio hori behin betiko bilakatuko da.

Lodosan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: C3153970