78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

510/2003 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Industri zuzendari nagusiak emana, Iruñeko mugapeko "Ezkaba auzoberrian Iruñeko 4"ko Eraztunerdia osatzea" izeneko proiektuko instalazioetarako administrazio baimena eman eta haren onura publikoa onartzen duena.

2001eko maiatzaren 31n, José Muñoz Blázquez jaunak, Gas Natural SDG, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz (ordezkatzeko aski ahalmen duela frogaturik), eskatu zuen Antsoain eta Iruñeko udal mugapeetan "Ezkabako saihesbidea" izeneko gas naturalaren proiektuko instalazioetarako administrazio baimena eta haren onura publikoa onar zedila. Lan hori zehaztuta dago I. Javier Franco industri ingeniari jaunak prestatutako proiektuan; haren Elkargo Ofizialak ikus-onetsitako proiektua da eta 2001eko maiatzaren 3ko 010948 zenbakia du.

Industri Segurtasuneko Zerbitzuak proiektu horretarako arauzko izapideak egin ditu, jendaurrean paratu baitu, 2001eko ekainaren 17ko Diario de Navarran, 2001eko 88. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 20an, eta Iruña eta Antsoaingo Udaletxeetako iragarki oholetan argitaratuz; azken udal horrek alegazioa aurkeztu zuen eta beste trazadura bat proposatu.

Alegazio hari erantzunez Gas Natural SDG, S.A.k beste proiektu bat aurkeztu zuen; nabarmen aldatzen zuen aurrekoa eta Antsoaingo Udalak azaldutako arazoa desagertarazten. I. Javier Franco industri ingeniariak prestatu zuen proiektu hura eta Lanbide Elkargoak 030631 zenbakia emanez ikus-onetsi, 03-03-18an.

Instalazio proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:

Iruñeko 4"-ko Eraztunerdiaren parte bat osatzea Armendáriz Erregeordearen plazatik hasita mendebaldeko ingurabideko 9. k.p.raino (Kanalea kaleko biribilgunea), 4"-ko by-pass bat eginez Iruñeko 10"-ko eraztunerdiaren eta 4"-ko eraztunerdiak ipar-mendebalderantz duen tartearen artean, eta 4"-ko diametroko deribazioa egitea AR-2500 erregulazio armairu bat (APA/MPB) hornitzeko; horren bidez gasez hornituko dira Ezkabako bizigune eremu berriko etxebizitza eta lokalak.

Aurrekontua hirurogeita hamabost mila eta ehun eta hamabi eurokoa da (75.112 euro).

Gas Natural SDG, SAk bere eskabidean adierazi duenez, instalazio hura egiteko ez da jabetza pribatuko ondasunik ukitzen eta beraz ez da espedienterik izapidatu behar desjabetu ahal izateko.

Gas Natural SDG, S.A. administrazioaren baimenaren titularra da Iruñean gas naturala banatu eta horniketa egiteko, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko seigarren xedapen gehigarriarekin bat. Izan ere, Industria Ministerioak Enagas S.A.ri 1985eko abenduaren 23ko Aginduaren bidez eman zion kontzesio administratiboa iraungi da, Enagas S.A.ren jarduerak bereizi egin baitira. Haren titulartasuna orain Gas Natural SDG, S.A.k du. Halaxe jakinarazi zitzaion Departamentu honi 99-08-19an, urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. artikuluko 2. idatz-zatiarekin bat. Atal honetan aipatzen diren instalazioak egiteko Administrazioaren baimenaren eskabidea sareak garatu eta hedatzeko zerbitzu publikoaren eginbeharretan oinarritzen da, kontzesio haren arabera ezarri baitziren. 34/1998 Legeko hamabosgarren xedapen iragankorrean halaxe xedatu zen. Xedapen hori ondasun eta zerbitzuen merkatuen lehiakortasuna indartzeko presako neurriei buruzko 2000ko ekainaren 23ko 6/2000 Errege Dekretu Legeko 14. artikuluaren bidez aldatu zen (2000-06-24ko 151."Estatuko Aldizkari Ofiziala").

Gas Natural SDG, S.Ak ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde publiko guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik enpresa titularrak haiek ezartzen dizkioten baldintzak bete beharko ditu.

Proiektuak betetzen du Gas Erregaien Sare eta Hartuneei buruzko Erregelamendua, 1974ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez onetsia (74-12-6ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") eta 1983ko apirilaren 26ko Aginduak (83-11-8ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), 1984ko uztailaren 6koak (84-7-23ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), 1994ko martxoaren 9koak (94-3-21eko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") eta 1998ko maiatzaren 29koak (98-6-11ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") aldatua.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1999ko urriaren 14an eman eta 1999ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 25ean, argitaraturiko 572/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. Gas Natural SDG, S.A. enpresari administrazio baimena ematea, "Ezkaba auzoberrian Iruñeko 4"ko Eraztunerdia osatzea" izeneko proiektua gauzatzeko, Iruñeko mugapean.

Administrazioaren baimena ondoko baldintzetara egokituko da:

Lehena._Gas Natural SDG, S.A. enpresak bi hilabeteko epean 1.502,24 euroko bermea jarri beharko du, espedientean agertzen diren instalazioen aurrekontuaren 100eko 2a, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. artikuluko 4. puntuaren arabera. Delako bermea Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuan jarri beharko da, uztailaren 22ko 1775/1967 Dekretuaren 11. artikuluko 3. idatz-zatian zehaztutako moduetako batean. Berme hori instalazioak abian jartzeko akta gauzatutakoan berreskuratu ahalko da.

Bigarrena._Gasa saltzeko tarifak finkatzerakoan, gai horri buruz indarrean dauden xedapenek diotenari jarraikiko zaio.

Hirugarrena._Gas Natural SDG, S.A.k Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legeko 74. artikuluan eta, bereziki, d) idatz-zatian aipatzen diren eginbeharrak beteko ditu. Artikulu horren indarrez Gas Natural SDG, S.A. beharturik dago, baimen honen esparruan zerbitzua eskatzen duen edonori gas hornidura ematera, bai eta horri erantzuteko behar diren hedakuntzak egitera ere.

Laugarrena._Gas Natural SDG S.A.k Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legeko 75. eta 76. artikuluetan aipatzen diren eskubide eta baldintzak izanen ditu banatzailea den aldetik, baita 83. artikuluan aipatzen direnak ere, banatzaile eta merkaturatzaileek hornidurarekin dituzten eskubide eta eginbeharrei dagokienez.

Bosgarrena._Baimen honek ez du erabateko eskubiderik ematen eta ez du monpoliorik onartzen.

Seigarrena._Industri Segurtasunerako Zerbitzuak Ebazpen honetan zehaztutako baldintzak zehazki betetzen diren begiratuko du.

Instalazioak eraiki eta gero, Zerbitzu horrek ikuskatuko du lan eta muntatzeak burutu diren eta, horiek bukatutakoan, eta instalazioen obra bukaeraren ziurtagiria -eskumena duen teknikari batek sinatua eta dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia-kontzesio-hartzaileak aurkeztu duela frogatu ondotik, aipatu Zerbitzuak hori guztia biltzen duen akta eginen du, eta ondotik Zuzendaritza Nagusi honetara igorriko.

Kontzesioko instalazioetan indarrean dauden xedapenen arabera egin beharreko ikuskapen, saio eta proba orokor nahiz partzialen berri aldez aurretik eman beharko dio banatzaileak Industri Segurtasunerako Zerbitzuari.

Halaber, eta obrak hasi baino lehenago, kontzesio-hartzaileak haiek egiteko plan zehatza aurkeztu beharko du.

Zazpigarrena._Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio baimen hau bertan behera uzteko arrazoiak:

a) Bermea adieraziriko moduan eta epean ez ordaintzea.

b) Proiektuak aurrera eramaterakoan, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak baimendu ez duen aldakuntza edo hedakuntzarik sartzea, indarrean dauden xedapenak bete ahal izateko egiten diren aldaketak salbu.

c) Instalazioak Ebazpen honek ezarririko baldintzei jarraikiz ez egitea edo indarra duten erregelamenduek pertsonen eta gauzen segurtasuna bermatzearren ezartzen dituzten baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak eta hornidurarako baldintzak ez betetzea.

2. Gas Natural SDG, S.A.k Iruñeko mugapeko "Ezkaba auzoberrian Iruñeko 4"ko Eraztunerdia osatzeko" aurkeztu duen proiektua onestea eta proiektu hori gauzatzeko baimena ematea. Lanak indarra duen legeriari jarraikiz egin behar dira 2 hilabeteko epean, lurrak okupatu eta egin beharreko lanak hasten direnetik aurrera.

3. Instalazio horren onura publikoa aitortzea. Horrek berarekin dakar ukituriko ondasunak okupatzea eta eskubideak eskuratzea, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52 eta 53. artikuluen ondorioetarako, presaz okupatzera behartzen du, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko IV. Tituluko 103, 104, 105, 106 eta 107. artikuluekin bat.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen hau Gas Natural SDG, S.A.ri jakinaraziko zaio, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian._Industri zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.

Iragarkiaren kodea: C3135486