78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Vianako Udaleko administrari laguntzaile izateko lanposturako izendapen proposamena

Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, 2003ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 17an argitaratutako hartan, hain zuzen ere 7.1 oinarrian ezarritakoa betetzeko, aipatu oposizio-lehiaketako epaimahaiak Fernando Del Prado Abadía jaunaren aldeko izendapen proposamena egin du, bera izan baita puntu gehien lortu duen izangaia (71,51 puntu).

Deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritako epearen barruan izangaiak dagokion agiriak aurkeztu beharko ditu.

Vianan, bi mila eta hiruko ekainaren seian. Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: C3183181