78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A R R A K A Z T E L U

Zarrakaztelun Gizarte Etxe bat egiteko proiektuaren prestaketa eta obra zuzendaritza lanen kontratazioa, lehiaketa irekiaren bidez

Zarrakazteluko Udalak, 2003ko maiatzaren 12ko osoko bilkuran, ondoko lanen kontrataziorako klausula administratiboen plegua onetsi zuen: Zarrakaztelun Gizarte Etxe bat egiteko proiektuaren prestaketa eta obra zuzendaritza.

Xedea: Zarrakaztelun Gizarte Etxe bat egiteko proiektuaren prestaketa eta obra zuzendaritza lanen kontratazioa, lehiaketa irekiaren bidez

Esleipena: lehiaketa irekia eginez esleituko da kontrata.

Aurrekontua: hamazazpi mila hirurehun eta bederatzi euro eta hamabost zentimo (17.309,15 euro).

Eskaintzak aurkezteko epea: Zarrakazteluko Udalaren erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, arratsaldeko ordu biak arte.

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuko % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen dira.

Proposamenak Zarrakazteluko Udaleko bilkura aretoan irekiko dira. Horretarako, proposamen egileei aldez aurretik jakinaraziko zaie eskaintza ekonomikoak noiz eta zer ordutan irekiko diren.

Klausula administratiboen plegua interesatuen eskura egonen da Zarrakazteluko Udaleko bulegoetan.

Zarrakaztelun, bi mila eta hiruko ekainaren hiruan. Alkatea, Constantino Alfaro Cortés.

Iragarkiaren kodea: A0306153