78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Ebazpen proposamena

30/1992 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpen proposamena jakinarazten zaie. Espediente horiek Udaltzaingoak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua hausteagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 3/394. Jabea: Asensio Cubedo, María Pilar. Matrikula: 8916-BFB. Arau-haustearen tokia: Erdiko hiribidea, 10. Eguna: 2003ko maiatzaren 2a. Ordua: 8,15. Zenbatekoa: 96,00 euro. Arau-haustea: 38.3. BSL 91.2.m. ZEO.

Salatuek hamabost egun balioduneko epea izanen dute alegazioak egiteko eta beren defentsarako egokiak iruditzen zaizkien frogak aurkezteko.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean isuna ordaindu ahalko dute ehuneko berrogeita hamar merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Barañainen, bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0306114