78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A B A I E N

Labaiengo ostatua errentan

Beintza-Labaiengo Udalak, 2003ko ekainaren 9an eginiko bilkuran, erabaki zuen plegu itxiaren bidezko enkante publikoa egitea, Labaiengo ostatua errentan emateko, 8 urteetarako.

Behin-benineko fidantza, enkantean parte hartzeko: urteko errentaren % 2.

Proposamenak, bukaeran ageri den ereduaren arabera beterik, kartazal itxian aurkeztuko dira Beintza-Labaiengo Udaleko idazkaritzan, NANaren fotokopiarekin batera, 2003ko uztailaren 18rako eta eguerdiko hamabiak baino lehen.

Baldintzen plegua udal idazkaritzan dago, interesatuen eskura.

Beintza-Labaienen, bi mila hiruko ekainaren bederatzian. Alkatea, Francisco Javier Vertiz Erasun.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ......................, adinez nagusia, NAN zk.: ........., helbidea: .................. Izan baitut ............... eguneko ..................... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen enkanterako deialdiaren berri, hilabetean ............... euro (letra eta zenbakitan) ......... ordaintzeko eskaintza egiten dut, "Labaiengo ostatua" errentan hartzearen truke, eta betiere baldintzen pleguari loturik, oso-osorik onartzen baititut.

Iragarkiaren kodea: A0306112