78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Ezinezkoa izan da jakinaraztea Francisco Javier Piqueras Esparza jaunari ondotik heldu den ebazpena, zinegotzi delegatuak 2003ko maiatzaren 26an emana (5/PC); hortaz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuaren herriko Udalaren iragarki oholean emanen da argitara, hori guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

"Hiritar Babespen Alorreko zinegotzi delegatuak 2003ko urtarrilaren 23an emandako ebazpenaren bidez diziplina espedientea ireki zitzaion Francisco Javier Piqueras Esparza udaltzainari, 2002ko uztailaren 6an mozkortzeagatik, zerbitzuan egonik, eta instruktorea eta idazkaria izendatu ziren espedientea tramitatzeko.

Piqueras jaunari karguen plegua igorri zitzaionean, berak aurkeztu zuen alegazio idazki bat, non ukatu egiten baitzituen gertakari horiek, baina 2002ko uztailaren 6an zerbitzuan zeuden José Antonio Frías Arlegui sarjentuaren eta Francisco Ibáñez Goyena udaltzainaren adierazpenen arabera, inolako zalantzarik gabe ondorioztatzen ahal da Piqueras jauna mozkortu zela zerbitzuan egonik.

Espedientearen instruktoreak behar den ebazpen proposamena egin eta Piqueras jaunari igorri zaio; ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Hori dena ikusirik, Nafarroako Polizi Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legeko 56.b) artikuluak Alkatetzari ematen dizkion ahalmenez baliatuz, eta Hiritar Babespen Alorreko gaiak Hiritar Babespeneko zinegotzi delegatuaren esku uzten dituen Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko xedapenaren ondorioz, kontuan hartuz egindako hutsaren larritasuna, zeren Piqueras jaunak, egoera hartan egoteagatik, autoa gidatuz bi pertsona harrapatu baitzituen, ebatzi dut Francisco Javier Piqueras Esparza udaltzainari bere eginkizunetan hemezortzi hilabetez gabetzeko zehapena ezartzea; izan ere, zerbitzuan egonik mozkortzea hutsegite oso larria da, eta hala zehazten da Nafarroako Polizi Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legeko 54.p) artikuluan".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306109