78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Ezinezkoa izan da jakinaraztea Francisco Javier Piqueras Esparza jaunari ondotik heldu den ebazpena, zinegotzi delegatuak 2003ko maiatzaren 21ean emana (38/PC); hortaz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuaren herriko Udalaren iragarki oholean emanen da argitara, hori guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

"Ikusirik Francisco Javier Piqueras Esparza udaltzainari 2003ko urtarrilaren 23an, Hiritarren Babeserako zinegotzi delegatuaren 2003ko urtarrilaren 23ko Ebazpenaren bitartez, irekitako diziplina espedientearen instruktoreak luzatutako ebazpen proposamena, kontuan hartuz Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legearen 56.b) artikuluak Alkatetzari ematen dizkion ahalmenak eta bere 5. xedapena, 1999ko uztailaren 5ekoa, haren bitartez Hiritarren Babeserako zinegotzi delegatua eskuordetzen baita Hiritarren Babeserako Alorrak berezkoak dituen gaietarako, ebatzi dut:

1. Francisco Javier Piqueras Esparza udaltzainari zehapena ezartzea, lanpostuan aritzeko urtebeterako gabetuz, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legearen 54.r) artikuluan jasotako akats oso larriaren erantzulea den aldetik. Izan ere, zerbitzu orduetan loak hartu baitzuen eta kontuan hartu behar da Udaltzaingoko egoitza guztietako sarbideak kontrolatu behar zituela eta, hortaz, egoitzen eta bertan ziren pertsonen segurtasuna sarbideen zainketa egokia egitearen menpe zegoen.

2. Francisco Javier Piqueras Esparza udaltzainari zehapena ezartzea, bost egunean lana eta lansaria bertan behara utziz, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legearen 53.e) artikuluan ezarritako akats larriaren erantzulea den aldetik, izan ere ez baitzuen bete zerbitzuari dagozkion aferen inguruan nagusi batek ahoz emandako agindua".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306108