78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

2002ko aurrekontu luzatuaren aldaketa onetsirik

San Martin Unxeko Udalak 2002ko aurrekontu luzatua aldatzeko 1. espedientea onetsi zuen, 2003ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 203. artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, interesatu orok jakin dezan.

San Martin Unxen, bi mila eta hiruko ekainaren lauan. Alkate udalburua, Javier Abete Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0306063