78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Belar artifizialeko futbol zelaia moldatu, hornitu eta muntatzeko obren kontratazioa

1._Kontratuaren xedea: belar artifizialeko futbol zelaia moldatu, hornitu eta muntatzea.

2._Adjudikatzeko prozedura: irekia, presakoa eta lehiaketa bidez.

3._Kontratuaren iraupena: obrak egiteko epea ez da izanen bi hilabete baino luzeagoa, obraren zuinketa egiaztatzeko akta sinatu eta biharamunetik hasita.

4._Hasierako prezioa: seiehun mila hirurehun eta bi euro eta hirurogeita hamabost zentimo (600.302,75 euro).

5._Pleguen zabalkundea: proiektua eta baldintza teknikoen nahiz klausula administratibo eta partikularren pleguak interesatuen esku egonen dira, proposamenak aurkezteko epeak iraun bitartean, udal bulegoetan, astelehenetik ostiralera bitarte eta 9:00etatik 13:30etara, Kaleberri, 12-behea. Era berean, plegua ikusgai egonen da interneteko helbide honetan:

http://www.animsa.es/tablon_anuncios/

http://www.animsa.es/navarra/berriozar/

6._Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2 izanen da.

7._Behin betiko bermea: aurrekontuaren % 4.

8._Proposamenen aurkezpena: lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 13 egun naturalean.

Berriozarren, bi mila eta hiruko ekainaren seian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0306056