78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OROTZ-BETELU

Olaldeko eskola hartzen zuen eraikinaren enkantea

Orotz-Beteluko Udalak, 2003ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikorako dei egitea, Olaldeko eskola hartzen zuen eraikina, udalarena baita, besterentzeko. Eraikin hori 106. lurzatian dago, Olaldeko hirilurreko ondasunen erregistroko 4. poligonoaren barrenean, eta enkantearen hasierako prezioa 104.734,50 eurokoa da.

Enkantea arautuko duten baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago, Orotz-Beteluko Udalaren idazkaritzan.

Proposamenak aurkezteko 26 egun baliodun izanen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baldintza pleguan ezarritako eran aurkeztuko dira proposamenak, plegu horretan azaltzen den edukia dutela, Orotz-Beteluko Udalaren erregistroan aurkeztu ere. Jendaurrean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehen asteazken baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Orotz-Betelun, bi mila eta hiruko ekainaren seian. Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: A0306054