78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OROTZ-BETELU

Molino kaleko eraikin baten enkantea

Orotz-Beteluko Udalak, 2003ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikoa egitea, Molino kaleko 4. zenbakian dagoen Udalaren jabetzako ondasun hau besterentzeko:

1. solairuko etxebizitza, 151 m²-koa; beheko solairuan eta ezker aldean lokal bat duena, 10 m²-koa, eta ezker aldeko ganbara, 28 m²- koa. Hasierako prezioa: 71.000 euro. 4. poligonoa, 85. lurzatia, hirilurreko ondasunen katastroko 4, 6 eta 10. unitateak.

Enkantea arautuko duten baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago, Orotz-Beteluko Udalaren idazkaritzan.

Proposamenak aurkezteko 26 egun baliodun izanen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baldintza pleguan ezarritako eran aurkeztuko dira proposamenak, plegu horretan azaltzen den edukia dutela, Orotz-Beteluko Udalaren erregistroan aurkeztu ere. Jendaurrean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehen asteazken baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Orotz-Betelun, bi mila eta hiruko ekainaren seian. Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: A0306053