78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OLTZA ZENDEA

Obra kontratazioa 0-3 urteko Haur Eskola egiteko, Ororbian

1._Adjudikatzeko prozedura: lehiaketa.

2._Xedea:

0-3 urteko Haur Eskola egitea, Ororbiako 421. lurzatian, Arpe Arquitectos enpresak eginiko proiektuaren arabera. Proiektua E.H.A.E.O.k 2003ko martxoaren 19an ikus-onetsia da.

3._Aurrekontua: milioi bat ehun eta berrogeita hemeretzi mila seiehun eta hamar euro, BEZa barne.

4._Proposamenak aurkezteko epea: 26 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Epea larunbatarekin bukatzen bada, hurrengo astelehenera arte luzatua dagoela ulertuko da.

Proposamenak postaz ere bidaltzen ahalko dira eta horretarako, interesatuak posta bulegoan igorpena noiz egin zuen egiaztatu beharko du behar den gordekinaren bidez. Orobat eta epearen barnean, proposamena bidali duela egiaztatu beharko dio kontratazio organoari, fax (948 322104), telex edo telegrama bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea akitu eta hamar egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

5._Aurkezteko tokia: Oltza Zendeako Udala, Ororbia. (Tel. 948-322068).

6._Interesa dutenek espedientearen gaineko argibiderik lortzen ahal dute Oltza Zendeako Udaletxeko bulegoetan, Ororbian baitaude (Angulo, 1, Tel. 948-322068), baita haren kopiak eskuratu ere Rubio paper-dendan, Bergamin, 10, Iruña.

Oltza Zendean, bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian. Alkatea, Miriam Berastegui.

Iragarkiaren kodea: A0306031