78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskal orokorra hasiera batez onetsirik

Murillo el Cuendeko Udalak, 2003ko maiatzaren 21eko osoko bilkuran, Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskal orokorra onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Murillo el Cuenden, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0305917