78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A Castel Ruiz Kultur Etxea

Izendapen proposamena, Tuterako Castel Ruiz Kultur Etxeko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahai kalifikatzaileak egina

(2003ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, otsailaren 3koa)

Tuterako Castel Ruiz Kultur Etxeko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betetzeko, epaimahai kalifikatzaileak lanpostu horretarako izendapen proposamena egin du, hain zuzen ere Pascual Ortega Pérez jaunaren alde, Castel Ruiz Kultur Etxeko zerbitzu anitzetako enplegatu izan dadin.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan, Tuteran, bi mila eta hiruko ekainaren hiruan. Epaimahaiko burua, Carmen Ferrer Cajal.

Iragarkiaren kodea: A0305916