78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NAFARROAKO ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Kontratazioa egiteko lehiaketa. Hondakinetako gai organikoen tratamendurako Plantaren proiektua prestatu eta gauzatzea

Erriberako Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak lizitaziorako deia egin du kontratazio bat egitearren, "Hiri hondakin solidoetako gai organikoen tratamendurako planta" baten proiektua prestatu, gauzatu eta gero hori ustiatzeko:

Kontratuaren xedea: Planta horren aurreproiektua, exekuzio proiektua, ekipoak erostea, obrak egitea, abian jartzea eta 20 urtetan ustiatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Gutxi gorabeherako aurrekontua: 4.577.603 euro 1. fasean eta 4.668.736 euro 2. fasean, BEZa barne; guztira, 9.246.339 euro.

Obraren lehen fasearen % 80 Europako Batasuneko kohesio fondoen bidez finantzatuko da.

Plantaren tratamendu sisteman lehen prozesua izanen da hartzidura anaerobikoz egin biodigestioa, biogasa lortu eta horren kogenerazioz energia elektrikoa eskuratzeko; bigarrenik, hartzidura aerobikoa eginen da, euskarri gisa landareak erantsita, kalitate bikaineko konposta lortzeko.

Obra eta instalazio guztiak eraikuntzako behin betiko proiektuari jarraikiz eginen dira. Proiektu hori adjudikazio hartzaileak prestatuko du, eta lehiaketaldian aurkeztutako aurreproiektua garatuko da bertan; hala, han azalduko dira Planta ezartzeko beharrezko diren eraikuntzak, materialak aldez aurretik banandu eta bereizteko sistemak, materia organikoaren arazketa, digestio anaerobikorako makinak, konpostajerako makinak eta sistemak, urbanizazioa eta sarbideak, eta horren guztiorren aurrekontu orokorra.

Adjudikazioa hartzen duen enpresak, adjudikazio kontratua formalizatu eta 120 egun naturaleko epean, ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana eta jarduera sailkatuen espedientea garatu beharko ditu, eta, horrekin batera, eraikuntzaren behin betiko proiektu teknikoa.

Obrak egiteko epea: 24 hilabete, Mankomunitateak behin betiko proiektua onesten duenetik aitzina.

Enpresaren sailkapena: administrazio klausulen pleguan eskatzen den enpresa sailkapena dutelako frogagiria ekarri beharko dute enpresek.

Behin-behineko fidantza: 91.552,06 euro, eraikuntzaren lehen faserako, eta 93.354,72 euro, bigarrenerako, biak bereizirik.

Iragarkia Europako Batasunaren Egunkari Ofizialera noiz igorri den: 2003ko ekainaren 3an.

Aurreproiektua eta proposamen ekonomikoa aurkezteko epea 2003ko abuztuaren 7an bukatuko da.

Eskaintzak Mankomunitate honen bulegoetan aurkeztuko dira, Capuchinos kaleko 6. zenbakiko 1. solairuan (Tutera, Nafarroa), 31500 posta kodea.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak, espedientean baitaude, Mankomunitatearen bulegoetan aurkeztu ere. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamenak jendaurrean irekitzea: irekitzeko eguna eta ordua gutxienez ere 15 egun lehenago jakinaraziko zaie eskaintza egiten dutenei.

Gainerako baldintzak eta agiriak lizitatzaileen eskura daude Mankomunitate honen bulegoetan.

Tuteran, bi mila eta hiruko ekainaren hiruan. Mankomunitateko burua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0305915