78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko maiatzaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Liburutegiko arduradun izateko bi zerrenda hauta-proben bidez osatzeko deialdia onesten du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta, hala bada, haren menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) sortzen diren beharrak asetzeko. Zerrenda bat apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean osatuko da. Bestea, aldi baterako kontratuetarako.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2003ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren bidez, onetsi du liburutegiko arduradun izateko bi zerrenda hauta-proben bidez osatzeko deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta, hala bada, haren menpeko erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak asetzeko (Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik). Zerrenda bat apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean osatuko da. Bestea, aldi baterako kontratuetarako. Hona hemen bien oinarriak:

O I N A R R I A K

1._Deialdi bat iragartzen da liburutegiko arduradun izateko bi zerrenda hauta-proben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta, hala bada, haren menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) sortzen diren aldi baterako beharrak asetzeko. Zerrenda bat D eta E maila edo taldeetako langile finkoentzat da, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedaturikoaren arabera aukera horretaz baliatu badira. Ekainaren 25eko 162/2001 Foru Dekretuak eta azaroaren 11ko 231/2002 Foru Dekretuak aldatu zuten Foru Dekretu horrek hein batean garatzen du Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuko 24. artikuluko 2. idatz-zatia, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza errazten. Bigarren zerrendak bestea osatzen du aldi baterako kontratuetarako izangaiekin, Langileak Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko 1985eko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 17an, argitaratu zen Erregelamenduko 42.2.c) artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen lan-baldintzei buruzko itunetan ezarritakoarekin bat.

Apirilaren 14ko 96/1997 Dekretuaren arabera behar diren baldintzak biltzen dituzten D eta E maila edo taldeetako langile finkoen zerrendak (hemendik aurrera langileak prestatu eta hobetzeko zerrenda iritziko zaionak) lehentasuna izanen du beste guztien gainetik.

Bestetik, araubide administratiboan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda erabili ahal izateko, beharrezkoa izanen da, argitaratu den azkeneko deialdian, deialdi hori eginik edo egiteke dagoela, langilerik ez egotea, antzeko lanpostu batean eta espezialitate berekoan, kontratupeko langile finko edo funtzionario bihurtzeko hauta-probak gaindituak izanik lanposturik lortu ez duenik. Izan ere, bukatutzat emaniko azken deialdian probak gainditu bai baina lanposturik eskuratu ez duten izangaiek lehentasuna izanen dute lanpostuak aldi baterako betetzeko.

Aukera hori betetzerik ez bada, dela eskaintza egina dagoelako, dela horrelako langilerik ez dagoelako, zerrenda hartan ageri diren langileak kontratatuko dira, lorturiko puntuen hurrenkerari jarraikiz.

2._1. Langileak prestatu eta hobetzeko zerrendan ageri diren izangaiei dei egiten ahal zaie liburutegiko arduradunen lanetan aldi batez aritzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta, hala bada, haren menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik). Hortarako adieraziko da beren lanpostuetan zerbitzu berezietan daudela. Egoera horretan dauden langileek abiapuntuko lanpostuan zituzten eskubideei eutsiko diete eta zuzenean hasiko dira berriz ere lanpostu horretan egoera hori bukatzen denean; antzinatasunerako, kontuan hartuko dira abiapuntuko kategorian emandako zerbitzuak; pentsioen araubidea ez da ezertan aldatuko, eta abiapuntuko lanpostuan dutenak iraunen du; ezin izanen dute inolako Burutzarik edo Unitate Organikoko Zuzendaritzarik beren gain hartu; aurreko lansariak kobratzen segituko dute eta, gainera, beren lanpostuen lansariak zerbitzu berezietan betetzen ari diren lanpostuenekin berdintzeko behar den dirua kobratzeko eskubidea izanen dute, baina ez gradua, antzinatasuna eta familiarentzako laguntza kobratzekoa, azken horiek inolako aldaketarik gabe iraunen baitute, hori guztia apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuarekin bat.

Aurreko atalean aipatzen den sari osagarri horren bidez, langileari aldi baterako esleituriko eginkizunak pagatuko zaizkio eta beraz, besterik gabe, berehalaxe utziko dio kobratzeari lanpostu hori uztean. Ez da behin ere eskubide irabazi bat izanen eta ez du sortuko eskubide pasiborik.

Abiapuntuko lanpostuko kategoriakoak ez bezalako eginkizunetan aritzeak ez du eskubiderik sortuko lanpostu hori behin betikoz betetzeko, ez baldin bada lehiaketa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez eskuratzen, legeek agintzen duten bezala.

2.2. Probak gainditu eta aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendan ageri diren izangaiak araubide administratiboan kontratatzen ahal dira, C mailan, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuko Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan eta aplikatzekoak diren beste xedapenetan ezarritakoaren arabera. Lanpostu hartako lansaria kobratuko dute, plantillako langile finkoei dagokiena izan ezik.

Aldi baterako kontratuak lan araubidekoak izan daitezke aparteko kasuetan.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Foru Komunitatean elbarritasuna duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

Kontratatuak Gizarte Segurantzaren araubidean orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak hiru urterako balioko du, onesten denetik hasita.

3._Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, betebehar hauek beteko dituzte:

3.1. Langileak prestatu eta hobetzeko zerrendan sartzeko izangaiek:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, D edo E maila edo taldeetan egotea, eta beren lanpostuetan egiazki gutxienez ere hiru urtez arituak izatea.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko irakasleak.

b) Goi-batxillergoko titulua, Lanbide Heziketako Bigarren Mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea; edo 8 urteko antzinatasun onartua frogatzea administrazio horietan.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Goi mailako Euskararen Gaitasun Agiria edukitzea, Hezkuntza Eskola Ofizial batek luzatua, edo ofizialki jotzen den agiria edukitzea, edo aski den hizkuntz maila frogatzeko proba bat gainditzea, hizkuntza hori jakitea betebeharra duten lanpostuetara aurkeztu nahi izanez gero.

Betebehar horiek dei egiten zaienean ere bete beharko dituzte.

3.2. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan sartzeko izangaiek:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio langileen zirkulazio librea aplikatzen duen eremuko estatu batekoa; orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, Europako Batasuneko herritarren ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Graduko Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gorputz eta gogo gaitasuna izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako herritartasuna ez duten lehiakideek agiria aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

f) Goi mailako Euskararen Gaitasun Agiria edukitzea, Hezkuntza Eskola Ofizial batek luzatua, edo ofizialki balio berekotzat jotzen den agiria edukitzea, edo aski den hizkuntz maila frogatzeko proba bat gainditzea, hizkuntza hori jakitea betebeharra duten lanpostuetara aurkeztu nahi izanez gero.

Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren lehiakideek, kontratua izenpetu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hauta-probek dirauteino eta kontratatu arte beharko dira bete.

4._Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren baliabideen bidez.

Langileak prestatu eta hobetzeko zerrendarako izangaien eskabideak I. Eranskineko ereduari lotu beharko zaizkio. Aldi baterako kontratuetarako izangaienak, II. Eranskineko ereduari.

Eskabideen eredu horiek Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratzen ahalko dira (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko atarian), eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak eskabideak aurkezteko azken egunean betetzen dituztela.

4.2. Elbarritasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, bidezko izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, beste orri batean adierazi beharko dute nolako elbarritasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera elbarriak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

5._Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6._Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko atarian.

Izangaiek, bost egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkeztu edo eskabidean eginiko akatsak zuzentzen ahalko dituzte.

7._Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendekin batera hauta-probak egiteko eguna eta tokia adieraziko dira. Proba horiek 2003ko uztailaren bigarren hamabostalditik aurrera egin asmo dira.

8._Epaimahaia.

Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: José Ortega García jauna, Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusikoa.

Ordezkoa: Juan Francisco Elizari Huarte jauna, Nafarroako Liburutegi Nagusiko atalburua, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzukoa.

Mahaikidea: María Concepción Vidaurre Donamaría andrea, Liburutegien Sareko atalburua, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzukoa.

Ordezkoa: María Carmen Salas Ibarrola andrea, liburutegiko arduraduna, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzuko Liburutegien Sareko atalekoa.

Mahaikidea: María Carmen Martínez Pérez andrea, Liburutegien Sareko bulegoburua, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzukoa.

Ordezkoa: Asunción Díez Ajona andrea, liburutegi arduraduna, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzuko Liburutegien Sareko Atalekoa.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde parekideetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde parekideetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide-idazkaria: Marta Fernández Lana andrea, Langileriaren Araubide Juridikoaren bulegoburua, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzukoa.

Ordezkoa: Begoña Unzué Vela andrea, Langileri atalburua, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzukoa.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatuko balitz, halaxe jakinaraziko litzateke, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendekin batera.

Epaimahaia hautapen-probak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, probetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta esparru horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

9._Hauta-proben nondik-norakoak eta balorazioa:

9.1. Ariketa hauek osatuko dituzte hauta-probak:

Lehen ariketa: idatziz erantzun beharko da galdera sorta bat, aukera anitzekoa, erantzunen artean zuzen bakar bat izanen duena, gaztelaniaz nahiz euskaraz egon daitezkeen zenbait argitalpen jarraian ematen den araudiaren arabera katalogatu, sailkatu eta gai-ezartzeari buruz:

_Katalogazioa, "Reglas de Catalogación" direlakoen arabera. Madril: Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zuzendaritza Nagusia, 1995; eta "Formato Ibermarc para registros bibliográficos" delakoaren arabera. Madril. Liburutegi Nazionala, 1995; lehiakideek zilegi dute arau horien ale bat erabiltzea.

_Sailkapena, Sailkapen Hamartar Unibertsalaren arabera (C.D.U.), AENORek 1995ean egindako argitalpena oinarri harturik; lehiakideek zilegi dute bertako taulak erabiltzea.

_Gai-burualdeak "Lista de Encabezamientos de Materia para Bibliotecas Públicas" oinarri harturik idaztea. Madril. Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zuzendaritza Nagusia, 1993. Lehiakideek zilegi dute Zerrenda hori erabiltzea.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

15 puntu bitarte baloratuko da. Bazterturik geldituko dira ariketari emandako gehieneko puntuen erdiak (7,5), gutxienez, erdiesten ez dituzten izangaiak.

Bigarren ariketa: idatziz erantzun beharko da galdera sorta bat, aukera anitzekoa, erantzunen artean zuzen bakar bat izanen duena, liburutegi publiko batean egin beharreko lanei eta horretarako jakin behar denari buruzko kontu teoriko-praktikoen gainean; deialdi honen III. eranskinean dagoen gai-zerrendarekin lotura izanen dute betiere.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

10 puntu bitarte baloratuko da. Bazterturik geldituko dira ariketari emandako gehieneko puntuen erdiak (5), gutxienez, erdiesten ez dituzten izangaiak.

_Hirugarren ariketa (borondatezkoa): Hauta-probetako ariketak gainditu dituzten izangaiek, eskabidean euskara-azterketa egiteko nahia azaldu badute baldintza hori duten lanpostuetako lehian aritzeko, finkatu den nahikotasun-proba gainditu beharko dute. Horretarako, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren laguntza eskatuko du epaimahaiak. Eta Zuzendaritza hark zehaztuko du egin beharreko proba eta "gai" edo "ez gai" deklaratuko ditu izangaiak. Kalifikazio hori lotzailea izanean da epaimahaiarentzat.

9.2. Ariketak deialdi bakarrean eginen dira eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

9.3. Hauta-probak egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean halaxe eskaturiko elbarriendako.

10._Probak gainditzen dituzten izangaien zerrendak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean paratuko dira, lorturiko puntuen hurrenkerari jarraikiz.

11._Probak gainditzen dituztenei dei egiten ahal zaie, Nafarroako Foru Komunitatean eta, hala bada, haren menpeko erakunde autonomoetan sortzen diren premien arabera, deialdi honetako 1. eta 2. oinarrietan eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoarekin bat.

12._Deialdi honen aurka, oinarri eta egintzen aurka, gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, helegitearen xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta lege hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat. Gora jotzeko helegitearen gaineko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-helegitea paratzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Langileak prestatu eta hobetzeko zerrendako izangaiendako eskabidearen eredua

D eta E maila edo taldeetako langile finkoen artetik zerrenda bat hauta-proben bidez liburutegiko arduradunen zerrenda osatzeko deialdian parte hartzeko eskabidea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta, hala bada, haren menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) sortzen diren premien arabera. Deialdi hori 200...ko ................ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ..........aren ....................(e)an, argitaratu zen.

1._Norberaren datuak:

Deiturak eta izena

_Jaioteguna eta jaioterria

N.A.N.:

Helbidea

Etxeko telefonoa

Laneko telefonoa

2._Administrazio datuak:

a) Araubide administratiboa:

f Funtzionarioa

f Estatutupekoa

f Lan kontratudun finkoa

(X batez markatu dagokion laukitxoa)

b) Atxikirik dagoeneko Administrazio Publikoa:

f Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa

f Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua

f Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua

f Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (N.A.P.I.)

f Nafarroako Lan Osasunaren Institutua

f Nafarroako Emakumearen Institutua

f Nafarroako Mahastilan eta Enologi Zentroa (E.V.E.N.A.)

f Nafarroako Enplegu Zerbitzua

f Nafarroako Zerga Ogasuna

(X batez markatu dagokion laukitxoa)

c) Gaur egungo destinoa:

Dihardueneko Departamentua (edo atxikirik dagoenekoa, erakunde autonomoa izanez gero)

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Unitatea, zentroa edo bulegoa (hala bada)

d) Zein maila edo taldetakoa den:

e) Gaur egun dihardueneko lanpostua:

3._Eskaera formala:

a) Ikasketetako titulu hauek dituela:

Dagokion titulua edo hura jasotzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria erantsi da.

b) Baduela Euskararen Gaitasun Agiria, Nafarroako Gobernuak, Hizkuntz Eskolak edo Euskararen gaitasun agiri behar bezala homologatuak emateko eskumena duen beste entitate batek luzatua f

Lortutako tituluaren dokumentazio frogagarria erantsirik doa.

c) Ez duela aurreko atalean adierazten den titulaziorik eta, ondorioz, egin nahi dituela, bere borondatez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren ustez behar adina euskara dakiela frogatzen duten azterketak f

(Kasuaren arabera, egin X bat b edo c atalei dagokien laukitxoan).

d) Baduela ezgaitasuna, eta horregatik egokitzapena eskatu nahi duela (ezgaitasunaren nondik-norakoak eta behar diren egokitzapenak aparteko orri batean azalduko dira). f

(Behar den lekuan, X bat paratu ).

e) Eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituela.

Horrenbestez,

ESKATZEN DU:

Onar dakiola eskabide hau eta horren arabera deialdi horretan bera onar dadila. Deialdia Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuko 24. artikuluko 2. idatz-zatia hein batean garatu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileak prestatu eta hobetzeko baliabideak errazten dituen apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuko 2. artikuluko 6. idatz-zatiaren babesean iragarri zen.

.....................(e)n, 2003ko ................aren ....(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Eskabide eredua Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda

................... j/a.k, adinez nagusi denak, .............NAN duenak, 19.....(e)ko ..........aren ...(e)an, .............(e)n, .................... probintzian sortu zenak, bizilekua (herria) honako hau duenak............ .................kalea), ......., zenbakia....... oina. Posta kodea:............. Telefonoa:.................

ADIERAZTEN DU:

Liburutegiko arduradunen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onetsi dela, aldi baterako kontratatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta, hala bada, haren menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) sortzen diren premien arabera, eta deialdi hori 200...ko ........Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dela, ........aren ....(e)an.

Deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, honako hauek alegia:

a) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Graduko Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.

b) Nazionalitateari dagokionez, deialdiko 3. oinarrian xedaturikoa betetzea.

c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gorputz eta gogo gaitasuna izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ere.

e) Baduela Euskararen Gaitasun Agiria, Nafarroako Gobernuak, Hizkuntz Eskolak edo Euskararen gaitasun agiri behar bezala homologatuak emateko eskumena duen beste entitate batek luzatua. f

Lortutako tituluaren dokumentazio frogagarria erantsirik doa.

f) Ez duela aurreko atalean adierazten den titulaziorik eta, ondorioz, egin nahi dituela, bere borondatez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren ustez behar adina euskara dakiela frogatzen duten azterketak f

(Kasuaren arabera, egin X bat e) eta f) atalei, dagokien laukitxoan).

g) Baduela ezgaitasuna, eta horregatik egokitzapena eskatu nahi duela (ezgaitasunaren nondik-norakoak eta behar diren egokitzapenak aparteko orrian azalduko dira). f

Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten duela, erakunde eskudun batek emana.

(Behar den lekuan, X bat paratu ).

ESKATZEN DU:

Aipatu deialdian onartua izatea, hauta-probetan parte hartu ahal izateko.

Iruñean, 2003ko ....................aren ..............(e)an.

(Sinadura)

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._Liburutegi publikoa: kontzeptua eta eginkizunak. Liburutegi publikoen prototipoa.

2._Bildumak liburutegi publikoan: plangintza, hautapena, erosketa eta garapena. Orrazketa.

3._Fondo bibliografikoen prozesu teknikoa eta antolaketa. Erregistroa, katalogazioa eta sailkapena.

4._Fondo bibliografikoen biltegiratze eta kontserbazioa.

5._Liburutegi publikoetako zerbitzuak: dokumentua eskuratzeko zerbitzuak (kontsulta, mailegua eta erreprodukzioak).

6._Liburutegi publikoetako zerbitzuak: informazio eta erreferentzi zerbitzuak, informazioaren hautazko zabalkundea eta erabiltzaileen prestakuntza.

7._Liburutegietako marketina eta irakurketaren sustapena liburutegi publikoan.

8._Liburutegietako kudeaketaren eta zerbitzuen automatizazioa.

9._Informazioaren teknologia berriak eta haien aplikazioa liburutegietako zerbitzuetan.

10._Liburuen deskripzioaren normalizazioa: kontzeptua eta eginkizunak. ISBD direlakoak eta MARC formatoa.

11._Nafarroako liburutegien sistema arautzen duen Foru Legea.

Iragarkiaren kodea: A0305853