73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udalak 2003ko martxoaren 31n egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zen, bertzeak bertze:

Ikusirik Tafallako Udalaren 2003ko aurrekontu orokorraren proiektua, 1.etik 9.era bitarteko zuzenketa-proposamenak barne, hura betearazteko oinarriak eta entitateko langileen plantilla organikoa.

Kontuan hartuz Kontu Hartzailetzak, Idazkaritzak eta Kontuen Batzorde Bereziak gaiaren gainean prestatu txostenak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 201. artikuluan eta ondorengoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 236, 275 eta 276. artikuluetan xedatua aplikatuz.

Erabaki da:

Lehena._Hasiera batean onestea Tafallako Udalaren 2003ko aurrekontu orokorra, 1.etik 9.era bitarteko zuzenketa-proposamenak barne, eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira udal idazkaritzan 15 egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta oholean argitaratu ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Bigarrena._Hasiera batean onestea Tafallako Udalaren 2003ko plantilla organikoa. Jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, aurrekontu orokorraren espedienterako zehaztu epe eta baldintza beretan. "

Tafallan, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0304764