73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Barasoaingo Udaleko 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsirik

Barasoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeak ondoko erabakia hartu zuen, bi mila eta hiruko maiatzaren zortzian egin osoko bilkuran:

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsi da Barasoaingo Udaleko 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak. Hona hemen haren laburpena:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak. 106.256,76 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 26.794,38 euro.

3. kapitulua._Tasak eta bertzelako dirusarrerak: 20.072,11 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 139.457,04 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 35.009,93 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea: 198.333,99 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 812.181,63 euro.

Dirusarrerak, guztira: 1.338.105,84 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen lansariak: 79.490,49 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 121.251,93 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 16.245,55 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 20.245,55 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 987.979,74 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 112.892,66 euro.

Gastuak, guztira: 1.338.105,84 euro.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Barasoainen, bi mila eta hiruko martxoaren hamarrean. Kudeaketa Batzordeko burua, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: CB136997