73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.A) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: Molina Iñigo M.ª Elisa. Matrikula: HU-2177-H. Data: 2001-02-27.

Jabea: Carroza Campillo M.ª Margarita. Matrikula: NA-2696-P. Data: 2001-03-26.

Jabea: Iraizoz Aldunate José Miguel. Matrikula: NA-9294-P. Data: 2001-06-22.

Jabea: López Barbarin Javier. Matrikula: M-6297-IU. Data: 2001-07-27.

Jabea: Zufia Sorauren Jairo. Matrikula: NA-0078-AB. Data: 2002-03-26.

Jabea: Transportes y Excavaciones Alondo, S.L. Matrikula: NA-0488-AC. Data: 2002-03-26.

Hamabortz eguneko epean udal altxatokitik ateratzen ez bada, aldez aurretik jasotzeagatik eta altxatokian zaintzeagatik ordaindu beharreko gastuak ordainduta, ibilgailua hiri-hondakin solidotzat joko da eta desegiteko tokira eramanen.

Hori guztia, Trafikoari buruzko Legeko 7.1.1.A) artikuluan eta Aranguren ibarreko Udalaren Trafikoaren gaineko ordenantzaren 37. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatu epeak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasiko dira.

Mutiloabeitin, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0304734