73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Udalbatzak, 2003ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Gazolazko hirilurzoru sailkatuan U8-1 azpiunitateko 1. lurzatiaren esparruari dagokion xehetasun azterlana, Roberto Andueza jaunak sustatua.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek paratzen ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, bi mila eta hiruko maiatzaren seian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0304731