73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

2003ko plantilla organikoa behin betikoz onetsirik

Aurtengo martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen 2003ko ekitaldiko plantilla organikoa (2003ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 14koa). Jendaurreko epea inork inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, delako plantilla organikoa behin betikoz onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2003 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat datozen gainerako xedapenetan xedatutakoari jarraikiz.

Berriozarren, bi mila eta hiruko maiatzaren seian. Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0304726