73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Antsoaingo, Berriobeitiko eta Berriozarko Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsirik

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, bi mila eta hiruko apirilaren hamalauan egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak. Hona hemen, kapituluka laburturik:

DIRUSARRERAK:

III. kapitulua._Prezio publikoak: 9.500 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 606.552 euro.

Dirusarrerak, guztira: 616.052 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua._Langileen soldatak: 585.300 euro.

II. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 26.280 euro.

III. kapitulua._Korrituak: 600 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 1.872 euro.

VI. kapitulua._Inbertsioak: 2.000 euro.

Gastuak, guztira: 616.052 euro.

Argitara ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta gainerako interesatuek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.ari eta haiekin bat heldu diren gainerakoei jarraikiz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu orokorra eta haren betearazpen oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko aldia iragandakoan.

Berriozarren, bi mila eta hiruko maiatzaren bortzean. Mankomunitateburua, Javier Montero Armiño.

Iragarkiaren kodea: A0304709