73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko maiatzaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen 13 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2003ko maiatzaren 26an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen 13 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi da.

1._Arau orokorrak.

1.1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), hura garatu eta burutzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Bere xedea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen 13 lanpostu oposizio bidez betetzea da. Lanpostuek, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari atxikiek, Iruñean izanen dute destinoa. Plantillako 1092, 1097, 1114, 1119, 1120, 1132, 1228, 1229, 1327, 1331, 6760, 6763 eta 6764 zenbakiak dituzte eta txanda hauetan daude banaturik:

a) 6 lanpostu txanda irekian.

b) 7 lanpostu igoera txandan.

1.2. Lanpostu hutsak hautatzeko egintzan, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen baita, aurreko lanpostuak, sarrera prozedura honen aurretik ebatziko den derrigorrezko lekualdatze lehiaketan ere sartu direnak, lehiaketaren ondotik libre gelditzen direnekin edo zerbitzuaren beharren arabera zehaztuko diren lanpostuekin ordeztuko dira.

1.3. Hauta-probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik bete gabe gelditzen bada igoera txandako lanpostu hutsen bat, txanda irekikoei gehituko zaie.

Bestalde, igoera txandan lanpostu hutsak baino izangai gehiagok gainditzen badute, gainditu baina lanposturik eskuratzen ez dutenek txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko aukera izanen dute, txanda horretako izangaiekin lehia garbian, azken puntuazioaren ariora.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, deialdiko 7.2. oinarrian agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean txanda horretan parte hartzeko eskakizun berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.

1.4. Izendapenarekin batera pertsona izendatu horiek nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Lanpostuek B mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xeapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.6. Izangaiak, hautapen probak gainditu eta deialdi honetako lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesean.

Deialdi honetako lanpostuetarako izendatu eta lehendik eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dauden funtzionarioek bertan segitzea aukeratzen ahal dute edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.7. Izendatutako izangaiek lanlekua duten herrian bertan bizi beharko dute, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko dute beren bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatu ahalko dute.

1.8. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatu ahalko dute administrazio organo eskudunek.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea (deialdiaren 7,2 atalean adierazia) bukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Unibertsitateko Diplomatu, Ingeniari Tekniko edo Arkitekto Tekniko titulua edo titulu baliokidea edukitzea, edo aipatu titulua eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, edo Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturako lehen hiru kurtsoak osorik gaindituak izatea.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik baztertua ez egotea.

2.2. Igoera txandako izangaiek, aurreko atalean aipatu diren baldintzez gain, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita deialdi honetako 7.2 oinarrian agiriak aurkezteko epeak iraun bitartean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, honako hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostuen maila berean edo baxuagoan egotea.

c) Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua egiaztatzea.

Nafarroako Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen Estatutuaren xedapen gehigarrietatik zortzigarrenean ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko langileek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen 40.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideek ere parte hartzen ahalko dute igoera txandan, betiere egiaztatzen badute kidego horietan zortzi urtez eman dituztela zerbitzuak.

2.3. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honen 7.2 oinarrian aurreikusitako epe eta moduan, 3. oinarrian xedatutakoa izan ezik.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinetatik, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabideak, deialdi honetan argitaratutako ereduaren araberakoak, Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan eskuratzen ahalko dira (Karlos III.aren etorbidea 2, ataria), edo interneteko helbide honetan: www.cfnavarra.es, edo deialdia argitaratu den aldizkarian. Eskabide horietan izangaiek adierazi beharko dute eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

3.2. Minusbaliotasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere, indarrean egon behar duena, aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari erantsi beharko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 18 euro sartu izanaren frogagiria, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko, edo ordaintzetik salbu dela frogatzen duen dokumentazioa.

Salbuetsita dagoela frogatu ezean, azterketarako eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo gehiagoko elbarritasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek.

b) Hauta-proben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonek. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egin den bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako dirusarrerarik ez izatea interesatuaren zinpeko deklarazioaren bidez frogatuko da.

3.4. Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, gainera, 2.2. atalean aipaturiko betebeharren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

_Mahaiburua: Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.

_Ordezkoa: José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza jauna, Zuzeneko Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikidea: Juan Ignacio Goñi Saldise jauna, Ogasuneko teknikaria.

_Ordezkoa: Francisco Javier Calahorra Villanueva jauna, Ogasuneko teknikaria.

_Mahaikidea: Cristina Sarasa Villaverde andrea, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.

_Ordezkoa: Fernando García Villorejo jauna, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.

_Mahaikidea: Nafarroako Zerga Ogasuneko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatua.

_Ordezkoa: Nafarroako Zerga Ogasuneko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatua.

_Mahaikide idazkaria: Zuberoa Baines Gracia andrea, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.

_Ordezkoa: Isidoro Alonso Sánchez jauna, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.

Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen erabateko gehiengoa, gutxienez, bertan ez bada.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahal ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioaren nondik-norakoak.

6.1. Oposizioa 2003ko urrian hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak jakitera emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak.

6.2. Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:

Lehenbiziko ariketa._Deialdi honetako eranskinaren programan dagoen Kontabilitate gaien gainean Epaimahaiak proposatuko dituen galderak jorratu eta erantzun beharko dira.

Ariketa hau egiteko bost ordu izanen dira gehienez.

Bigarren ariketa._Lehenbiziko ariketa gainditu duten izangaiek bigarren hau egin beharko dute. Deialdiaren eranskinean ageri den Zuzenbide Zibila, Merkataritzakoa, Administratiboa eta Ekonomia zerrendatik zozketa bidez ateratako bi gai idatziz garatu beharko dira; gai bat 1.tik 24.era bitartekoen artetik aterako da, biak barne, eta bestea 25.etik 55.ra bitartekoen artetik, biak barne.

Bigarren ariketako bi gaiak garatzeko lau ordu izanen dira gehienez.

Hirugarren ariketa._Bigarren ariketa gainditzen dutenek hirugarrena eginen dute. Finantzen eta Zergen Zuzenbideko gai bat, zozketaz ateratakoa, idatziz garatuko da, eta Epaiamahaiak Nafarroako Zergen Zuzenbidearen inguruan egindako hamabost galdera erantzun beharko dira. Gai hauek ere deialdiaren eranskinean daude.

Ariketa hau egiteko bost ordu izanen dira gehienez.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 60 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehen ariketa: 20 puntu bitarte.

Bigarren ariketa: 20 puntu bitarte. Gai bakoitzean gehienez 10 puntuko puntuazioa ematen ahal da.

Hirugarren ariketa: 20 puntu bitarte. Hala gaiak nola hamabost galderek gehienez ere 10 puntu.

6.4. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Ariketa bakoitzari esleitu zaion puntuazioaren erdia lortzen ez duten oposiziogileek kanpoan geratuko dira. Nolanahi ere eta ariketa guztietan, bazterturik geldituko da edozein gai edo ariketatan 0 puntuko kalifikazioa duen izangaia.

6.5. Epaimahaiko kide bakoitzak bere aldetik emanen du kalifikazioa, eta guztien banaz-bertzeko aritmetikoa izanen da ariketa zati bakoitzaren puntuazioa.

Proba bakoitzari emandako puntuazioan epaimahaikideek emandako gehieneko eta gutxieneko balioen artean 100eko 30eko aldea edo handiagoa badago, emandako balioetatik handiena eta txikiena baztertu eginen dira, baldin eta ateratzen den nota, gutxienez, hiru epaimahaikideren puntuazioen batez bestekoa egitetik sortutako emaitza bada, betiere.

6.6. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den lekuan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gain, oposizioko hurrengo proba non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutxienez hura hasi baino 48 ordu lehenago.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirien bidez frogatzen ez dutenak.

6.8. Hautapen probak egiteko, eskaera egin duten minusbaliatuentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azkeneko probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, oposizioko probetan izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak baturik, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den lekuan. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak puntuaziorik altuenekin gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaien aldeko izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Gertatzen diren berdinketak oposizioko lehenbiziko ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde ebatziko dira; horrela ere berdinketak jarraitzen badu, aintzat hartuko dira, hurrenez hurren, gainerako ariketetan lortutako puntuazioa.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Minusbaliotasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, minusbaliotasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, aurretik aurkeztu ez badute, hala nola minusbaliotasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Zin egite edo promesa, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela dioena.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura lortzeko eskubideen ordainagiriarena.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa izateko, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dituen agiriak.

Minusbaliotasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua, aurkeztu beharko dute.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu edo kontratatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak gainditzen dutenen zerrendan, 7.1 atalekoan, hurrengo datorren izangaiarekin beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8._Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten lehiatzaileek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, derrigorrezko lekualdatze lehiaketaren ebazpenaren arabera edo zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Hauta-probak igoera txandaren bidez gainditzen dituzten izangaiek, edozein kasutan, lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostu hutsak betetzerakoan, txanda horretakoak ez diren izangaien aurretik.

8.3. 100eko 33ko edo gehiagoko minusbaliotasun frogatua duten izangaiek lehentasuna izanen dute lanpostu hutsak aukeratzeko, txanda irekiko izangaien aurretik.

Izangai minusbaliaturik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, minusbalioarekin hobekien egokitzen direnak adjudikatuko zaizkie, horren gaineko txostenaren arabera.

9._Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, Ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aipatu epean eta behar bezain ongi arrazoitutako kasuetan izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, deialdi honetako 7.4. idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.4. Izangairen bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen moduan.

9.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, lanpostu horiek esleituko zaizkie.

10._Helegiteak.

Deialdiaren, oinarrien eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko helegitea jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, helegitearen xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .........................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala: .......................... (edo balio bereko beste agiriren bat). Sorteguna: .......................... Sorterria: ............................. (.....................). Nazionalitatea: ..................... Helbidea: (...................), karrika: ......................, posta kodea: ......................, telefonoa: ................., laneko telefonoa: ..........

Zure aurrean agertu eta adierazten du:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko .............. izateko ...............lanpostu .................. bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar dezatela eskatzen duela, aipatu txandan (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an).

f Txanda irekia

f Igoera txanda*

f Minusbaliatuentzako txanda murriztua*

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez dela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe dela.

Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi duela, edo erantsitako agirien bidez frogatzen duela tasa ordaintzetik salbuetsita dagoela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

f Minusbaliatua dela eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen duela, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaltzen dira eskatutako egokitzapenak eta horien zergatia).

f Elbarritasuna frogatzen duen agiria aurkezten duela, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten duela*

f Euskara maila jakiteko proba egitea eskatzen duela*

Horrenbestez,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko ......... izateko .... lanpostu ............ bidez betetzeko deialdian onar dezaten eskatzen du.

Iruñean,........(e)ko .........................aren ...........(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada, besterik ez.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehenbiziko ariketa

Kontabilitateko ariketa praktikoa

_Finantzen kontabilitatea.

_Kontabilitateko plan orokorra.

_Sozietateen kontabilitatea.

_Kontabilitate analitikoa.

_Finantza egoeren azterketa.

Bigarren ariketa

Zuzenbide Zibila, Merkataritza Zuzenbidea, Zuzenbide Administratiboa, Ekonomia.

1. gaia._Pertsonaren kontzeptua. Pertsona natural eta juridikoak. Nortasuna sortu eta iraungitzea. Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Gaitasuna Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

2. gaia._Ezkontzako araubide ekonomikoa: xedapen orokorrak. Motak. Familiako ondasunen araubidea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arabera.

3. gaia._Nazionalitatea, helbidea eta auzotasuna. Araua barne eremuan aplikatzea. Nafar izaera zibil forala.

Tema 4._Gurasoen eta seme-alaben arteko erlazioak. Guraso agintea. Emantzipazioa. Tutoretza.

Tema 5._Eskubide errealak: kontzeptua eta motak. Jabegoa eskuratu eta galtzeko moduak. Jabetza erregistroa.

6. gaia._Ondasuna. Usufruktoa. Mirabetza. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibileko arau bereziak.

7. gaia._Bermeko eskubide errealak: hipoteka, bahitura eta eskualdaketarik gabeko bahitura. Berme errealak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

8. gaia._Obligazioa: kontzeptua eta motak. Obligazioaren iturriak. Froga. Obligazioak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

9. gaia._Kontratua. Elementuak eta baldintzak. Burutzea eta ondorioak. Eraginkortasunik eza. Kontratuen forma.

10. gaia._Salerosketa: Kontzeptua eta osagaiak. Prezioa. Trukea. Errentamendu kontratua. Salerosketa, trukea eta errentamendua Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

11. gaia._Dohaintza: kontzeptua eta motak. "Inter vivos" dohaintza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

12. gaia._"Mortis causa" oinordetza. Herentzia jasogabea, herentzia-hartzailea, legatu-hartzailea, albazea. Nahitaezko oinordetza. Testamentu gabeko oinordetza.

13. gaia._Oinordetza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean. Legezko araubidea, disposizio askatasuna. Mugak. Legezko oinordetza: Kontzeptua: Oinordetza jaiotetxeko ondasunetan eta jaiotetxekoak ez direnetan. "Mortis causa" dohaintzak. Oinordetzako itun edo kontratuak.

14. gaia._Merkataritzako kontabilitatea. Kontabilitate formala: nahitaezko liburuak, liburuetan datuak jarri eta gordetzea. Eraginkortasun juridikoa. Urteko kontuak. Kontuen egiaztapena, auditoria eta gordailatzea.

15. gaia._Merkataritza enpresa. Banakako merkataria: gaitasuna eta debekuak. Froga, merkatari egoera eskuratu eta galtzea. Ezkontza eta merkataritzan jarduteko gaitasuna. Atzerriko merkataria.

16. gaia._Merkataritza sozietateak.Kontzeptua eta sailkapena. Eratzeko betebeharrak. Sozietate irregularra. Sozietateen nazionalitatea. Sozietate zibilak eta komanditazko sozietateak. Erantzukizun mugatuko sozietatea: Bere araubide juridikoaren ezaugarri nagusiak.

17. gaia._Sozietate anonimoa: kontzeptua eta ezaugarriak. Fundazioa. Sozietatearen eskritura eta estatutuak. Akzioak eta obligazioak. Sozietate anonimoen organoak.

18. gaia._Sozietatea likidazioan. Desegite arrazoien arabera izaten diren operazioak. Eraldaketa, bat-egitea eta bereizketa.

19. gaia._Ordainketen etendura: kontzeptua eta betebeharrak. Ordainketen etenduraren deklarazioaren ondorioak. Ordainketen etenduraren soluzioa: hitzarmena.

20. gaia._Porrota: kontzeptua, betebeharrak eta motak. Porrotaren deklarazioak zordunaren eta hartzekodunen gainean dituen ondorioak. Porrotaren organoak. Porrotaren soluzioa. Porrota izan duenaren birgaitzea.

21. gaia._Baloreak: kontzeptua eta sailkapena.Titulu zuzenak, agindu-tituluak, eramailearenak eta tradiziokoak. Kontuko idazpenak.Kanbio letra: kontzeptua eta betebehar formalak. Endosua. Onarpena. Letraren ordainketa.

22. gaia._Merkataritzako betebeharrak: ezaugarri orokorrak. Merkataritza kontratuak:kontzeptua eta motak. Gauzatzea, forma, froga eta interpretazioa. Baldintza ekonomikoak aldatzeak merkataritza kontratuetan duen eragina. Preskripzioa Merkataritzako Zuzenbidean.

23. gaia._Merkataritzako salerosketa. Garraioetako kontratua. Aseguru kontratua.

24. gaia._Merkataritza Erregistroa. Bakuetako kontratuak: kontzeptua eta sailkapena.

25. gaia._Europako Batasuna: sistema instituzionala. Batasuneko zuzenbidea: iturriak, ezaugarriak eta aplikazioa. Europako Zuzenbidearen eta kide diren estatuen antolamendu juridikoaren arteko loturak.

26. gaia._Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak eta egitura. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua. Botere Judiziala. Auzitegi Konstituzionala. Konstituzioaren erreforma.

27. gaia._Estatuko lurralde antolaketa. Komunitate Autonomoak: egitura eta eskumenak. Nafarroako Foru Komunitatea. Ahalmenak eta eskumenak.

28.gaia._Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Konstituzioa. Legea. Legearen indarra duten gobernuaren xedapenak. Erregelamendua: kontzeptua, ezaugarriak eta motak. Erregelamenduen mugak. Legez kanpoko erregelamenduak.

29. gaia._Administrazio publikoaren kontzeptua. Entitate publikoen motak. Zerbitzu publikoak kudeatzeko modua. Zuzeneko kudeaketa. Zeharkako kudeaketa: kontzesio administratiboa.

30. gaia._Ahalmen administratiboak. kontzeptua eta motak. Administrazio egintzak: kontzeptua eta ezaugarriak. Administrazio egintzen sailkapenak.

31. gaia._Administrazio egintzaren osagaiak: subjektua, objektua, xedea eta forma. Administrazio egintza motak eta betebeharrak. Ustezko egintzak eta isiltasun administratiboa.

32. gaia._Administrazio egintzaren eraginkortasuna. Administrazio egintzak betearazteko ahalmena. Administrazio egintzen balioa eta baliorik ezan. Administrazio egintzen atzera botatzea eta ofizioz indarrik gabe uztea.

33. gaia._Administrazioaren kontratuak: kontratu administratiboak eta administrazioaren gainerako kontratuak bereizteko irizpideak. Izaera eta araubide juridikoa. Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuen araubide legezkoa.

34. gaia._Administrazio Publikoen ondarezko erantzukizuna: jatorria eta bilakaera. Aurrekontuak. Erantzukizunezko egintza. Erantzukizuna, errakuntza judiziala dela-eta eta Justizia Administrazioaren okerrek funtzionamendua dela-eta. Administrazioaren funtzionarioen eta agenteen erantzukizuna.

35. gaia._Prozedura administratiboa: kontzeptua eta helburuak. Printzipio orokorrak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen aplikazio esparrua. Guztiendako Administrazio Prozeduraren ezaugarriak, osagaiak eta aldiak. Prozedura berezien funtsezko ezaugarriak.

36. gaia._Helegite administratiboak. Kontzeptua eta motak. Helegiteen tramitazio orokorra. Berraztertzeko helegite potestatiboa. Gora jotzeko helegitea. Berrikusteko helegite berezia.

37. gaia. _Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: izaera, hedadura eta mugak. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren organoak. Administrazioarekiko auzien prozesuak dituen parteak. Gaitasuna, legimimazioa eta defentsa. Administrazioarekio auzi-helegitea jarri aurreko tramiteak. Administrazioarekiko auzien prozeduaren aspektu nagusiak. Epaien kontrako helegiteak.

38. gaia._Nafarroako Foru Eraentza. Nafarroa Gaztelan sartu aurretik eta ondoren. 1841eko Lege Itundua: aurrekariak, izaera juridikoa eta edukia. Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa: izaera, egitura eta edukia.

39. gaia._Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: Aurrekari historikoak. Ganberaren organoak. Eginkizunak, gehien bat legegintzakoa.

40. gaia._Nafarroako Gobernua edo Foru Diputazioa. aurrekariak. Antolamendua, eginkizunak eta eskumenak. Kideak. Nafarroako Gobernua eta Administrazioa. Funtzionamendu arau orokorrak. Nafarroako Administrazio Auzitegia: aurrekariak, antolamendua eta eskumena.

41. gaia._Nafarroako Toki Administrazioa. Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Funtzionamendua. Prozedura. Ondasunak.

42. gaia._Jarduera ekonomikoa. Sistema ekonomikoak. Jarduera ekonomikoaren antolamendu motak. Sistema ekonomiko baten eginkizunak.

43. gaia._Errenta nazionala: kontzeptua eta kalkulatzeko metodoak. Kontabilitate nazionala. Izaera eta xedeak. Input-output azterketa. Harreman sektorialak.

44. gaia._Dirua: diruaren kontzeptua eta eginkizunak. Diru eskari eta eskaintza. Korritu tasaren eraketa.

45. gaia. _Sistema finantzarioa. Banku Nagusia. Merkataritzako bankuak. Beste bitarteko finantzario batzuk.

46. gaia._Nazioarteko merkataritza. Formulazio teorikoak. Babes arantzelarioa. Ordainketa balantza: kontzeptua eta egitura. Kanbio tasa. Ordainketen balantzaren oreka.

47 gaia._Eskariaren teoria. Erabilgarritasun kontzeptua. Indiferentzia kurbak. Kontsumitzailearen oreka. Eskariaren kurbak.

48. gaia._Produkzioaren teoria. Produkzioko eginkizunak. Produktibitatea. Produkzioaren oreka. Produkzioaren kostuak. Kontzeptua eta motak. Kostuen eginkizunak. Eskaintzaren kurba. Enpresaren oreka.

49. gaia._Merkatua: kontzeptua eta motak. Lehia libreko merkatuak eta monopoliozkoak. Prezioaren eraketa. Beste merkatu batzuen azterketa: lehia monopolistikoa eta oligopolioa.

50. gaia._Produkzio prozesua. Produkzioaren kostuak. Egitura. Produkzioaren kostua zehazten duten elementu nagusiak. Azpiproduktuen kostua.

51. gaia._Enpresako egitura finkoaren finantziazioa: autofinantziazioa. Amortizazio fondoen eginkizun finantzarioa. Amortizazio finantzarioak edo kapitalekoak deitzen direnak. Amortizazio teknikoen eta amortizazio finantzarioen arteko oreka.

52. gaia._Enpresaren emaitza: izaera. Emaitza osoa eta aldizkako emaitza. Enpresaren mozkinaren erlatibotasuna. Efizientzia. Enpresaren emaitza osatzen duten elementuak.

53. gaia._Enpresako errentaren aldaketak: arrazoien azkerketa. Espero den errentagarritasunaren eta izandakoaren arteko alderaketa. Errentagarritasuna, bere neurria. Enpresaren errentagarritasuna eta bertan inbertitutako kapitalaren korritua.

54. gaia._Azterketa finantzarioa. Finantziazio iturrien egitura. Oreka finantzarioa. Kontrol finantzarioa.

55. gaia._Merkataritzako fondoa: bere balorazioaren esanahi ekonomiko teknikoa. Funtzionamenduan dagoen enpresaren balorazioa.

Hirugarren ariketa

Finantzen eta Zergen Zuzenbidea.

1. gaia._Finantzen Zuzenbidea: kontzeptua, autonomia eta edukia. Ogasun publikoa Espainiako Konstituzioan.

2. gaia._Aurrekontuen Zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Aurrekontuei buruzko Lege Orokorra: Printzipio orokorrak. Estatuaren Aurrekontu Orokorran Nafarroan: egiteko prozedura, eztabaida eta onespena. Aurrekontuen egitura eta aurrekontuen aldaketak. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeak gai hauek nola arautzen dituen.

3. gaia._Gastu publikoa: kontzeptua eta printzipio konstituzionalak. Gastu publikoa egiteko prozedura orokorra eta prozedura bereziak Oraintzeko prozedura. Nafarroako Ogasun Publikoaren betebeharrak.

4. gaia._Kontabilitate publikoa. Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra. Printzipioak, egitura eta inplantazioa. Nafarroako Kontu Orokorrak.

5. gaia._Ogasun Publikoaren kontrola Espainian: kontzeptua, motak eta esparrua. Kontrol organoak: Kontuen Auzitegia. Kontuen Ganbara. Kontuhartzailetza Nafarroan.

6. gaia._Zergen Zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Iturriak. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra: printzipio orokorrak eta zergapekoen eskubide orokorrak.

7. gaia._Nafarroako zerga arauen interpretazioa eta integrazioa. Denbora-esparrua. Toki-esparrua: inposizio bikoitza, nazioartekoa eta erregio arteko zerga zuzenbidea. Legearen kontrako iruzurra. Analogia zergei buruzko zuzenbide nafarrean. Simulazioa.

8. gaia._Tributuak Nafarroan: kontzeptua eta sailkapena. Zergak. Tasak. Prezio publikoak. Kontribuzio bereziak. Ordainarazpen parafiskalak.

9. gaia._Harreman juridiko-tributarioa. Zergagaia. Tributuaren sortzapena. Ordainarazpen objektiboak. Zerga oinarria eta likidazio oinarria. Karga-tasa. Zerga kuota eta zorra.

10. gaia._Zerga oinarria erabakitzeko araubideak. Zuzeneko kalkulua. Kalkulu objektiboa. Zeharkako kalkulua. Balioen egiaztapena.

11. gaia._Elementu pertsonalak zergak ordaintzeko obligazioan. Subjektu pasiboak. Nortasun juridikorik gabeko entitateak. Erantzule solidarioak eta subsidiarioak. Ustiategi ekonomikoen eroslea.Atxikitzailea eta konturako sarrera egiteko obligazioa duena. Ondorengoak eta atxikitako ondasunen eskuratzaileak.

12. gaia._Jarduteko gaitasuna, ordezkagarritasuna eta helbidea Zergen Zuzenbidean. Salbuespen subjektiboak. Zergapekoen eskubide orokorrak. Zergen subjektu pasiboaren betebehar formalak. Identifikazio fiskalerako zenbakia. Aitormen zentsala. Enpresaburuek eta profesionalek faktura egin eta eman beharra.

13. gaia._Tributuak kudeatzeko prozedura: Hastapena. Tributu aitorpena. Informazioaren egiaztapena, ikerketa eta lortzeko bideak.Proba. Likidazioak. Autolikidazioak. Jakinarazpena. Zergei buruzko kontsulta.

14. gaia._Zergak ordaindu beharraaren iraungitzea. Ordainketa. Preskripzioa. Iraungitzeko bestelako bideak. Ordainketaren bermeak.

15. gaia._Zergak biltzeko prozedura Nafarroan. Egin behar ez ziren dirusarrerak Ogasun Publikoak itzultzea. Autolikidazioen zuzenketa eta zergetan eragina duten egintzen inpugnazioa eta konturako atxikipen eta sarrerena.

16. gaia._Zergak ikuskatzeko prozedura Nafarroan.

17. gaia._Arau-hausteak eta zehapenak Zergei buruzko Zuzenbide nafarrean.

18. gaia._Bide administrazioko berrikuspena, Nafarroako Zerga Administrazioak agindutako egintzen kasuan.

Nafarroako Zergen Zuzenbidea.

1. gaia._1841eko Lege Itunduak Ogasun arloan dituen xedapenak. Hitzarmen eta itun ekonomikoaren arteko diferentzia. Estatuaren eta Nafarroaren arteko hitzarmen ekonomikoen historia laburra. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak arlo honetan dituen xedapenak.

2. gaia._1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera (I). Xedapen orokorrak. Harmonizazio Tributarioa. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.0 Ondarearen gaineko Zerga. Bizitokia kanpoan dutenen errentaren gaineko zergak. Oinordekotzaren eta Dohaintzen gaineko Zerga.

3. gaia._1990ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren (IV.a) arabera. Sozietateen gaineko Zerga eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Eragiketak zein tokitan egiten diren. Kudeaketa. Ikuskapena.

4. gaia._1990ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren (IV.a) arabera. Zerga bereziak. Hidrokarburo jakin batzuen txikizkako Salmenten gaineko Zerga. Aseguru Primen gaineko Zerga. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga. Jokoaren gaineko tributuak. Tasak. Toki Ogasunak.

5. gaia._1990ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren (IV.a) arabera. Arbitraje Batzordea. Diru aportazioa. Batzorde Koordinatzailea.

6. gaia._Ekonomi eta Ogasun Departamentua. Eginkizunak eta egitura. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa: egitura eta edukia.

7. gaia._Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (I): Zergagaia. Subjektu pasiboa. Dirusarrera eta gastuen aldi bateko egozketa.

8. gaia._Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (II): Zerga-oinarria: Lanaren, kapitalaren, enpresa jardueren eta lanbide jardueren etekinak, ondarea handitu eta murriztea. Errentak egoztea, nazioarteko gardentasun fiskala eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeak. Errenta motak, integrazioa eta konpentsazioa.

9. gaia._Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (III): Zergaldia eta zergaren sortzapena. Tributu zorra Likidazio oinarria: kuota osoa, likidoa eta diferentziala. Taldeko tributazioa. Atxikipenak eta konturako beste ordainketa batzuk. Zergaren kudeaketa.

10. gaia._Ondarearen gaineko Zerga: Zergagaia. Subjektu pasiboa. Ondareko elementuen atribuzioa eta egozketa. Zerga-oinarria. Likidazio oinarria. Sortzapena. Zerga zorra. Zergaren kudeaketa.

11. gaia._Sozietateen gaineko Zerga (I): Zergagaia. Subjektu pasiboa. Zerga-oinarria: Zergaldia eta zergaren sortzapena.

12. gaia._Sozietateen gaineko Zerga (II): Tributu zorra. Hobariak eta kenkariak. Ordainketa zatikatua. Zergaren kudeaketa.

13. gaia._Sozietateen gaineko Zerga (III): zerga araubide bereziak: Ondare sozietateak. Interes ekonomikoko taldeak eta aldi baterako enpresa-elkarteak. Arrisku-kapitaleko sozietate eta fondoak. Taldeko inbertsioko erakundeak. Zergaren finkapena. Bat-egiteak, zatiketak, aktiboen ekarpenak eta baloreen trukea. Atzerriko baloreak edukitzen dituzten entitateak. Salbuespen partziala duten entitateak. Establezimendu iraunkorren tributazioa. Enpresak sustatzeko sozietateak.

14. gaia._Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga. Xedapen orokorrak. Zergagaia. Salbuespenak. Subjektu pasibo eta erantzuleak. Zerga-oinarria. Likidazio oinarria. Tributu zorra. Sorrarazpena eta preskripzioa. Arau bereziak.

15. gaia._Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (I). Kostubidezko ondare eskualdaketak: zerga gaia, elementu pertsonalak eta zerga oinarriak eta zerga zorrak zehaztea. Kasu bereziak.

16. gaia._Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (II): sozietate eragiketak. Zerga gaia, elementu pertsonalak eta zerga oinarriak zehaztea. Egintza juridiko dokumentatuak: tributazioa. Denetarako xedapenak.

17. gaia._Balio Erantsiaren gaineko Zerga (I). Zerga oinarria zehaztea: ondasunak ematea eta zerbitzuak egitea, ondasunen komunitate barneko eskuraketak. Salbuespenak. Sortzapena. Zerga oinarria.

18. gaia._Balio Erantsiaren gaineko Zerga (II). Subjektu pasiboak. Zerga tasak. Kenkariak eta itzulketak.

19. gaia._Balio Erantsiaren gaineko Zerga (III). Araubide bereziak. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa.

20. gaia._Zerga bereziak: zerga gaiak, elementu pertsonalak eta zerga zorra zehaztea. Aseguru Primen gaineko Zerga.

21. gaia._Tasa fiskalak. Prezio publikoak.

22. gaia._Lurralde kontribuzioa. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala.

Iragarkiaren kodea: A0305633