73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E U G I

Lurzati bat enkantean Eugiko hiri lurzoruan

Eugiko Kontzejuak, 2003ko apirilaren 10ean egin bilkura arruntean, baldintzen plegua onetsi zuen, 33. poligonoko 144. lurzatia enkante bidez besterentzeko, Eugiko hiri lurzoruan baitago.

_Lurzatiaren edukiera: 684 metro karratu.

_Hasierako prezioa: 69.800,00 euro, gehi % 16, BEZagatik.

_Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Eugiko Kontzejuko idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren egun balioduneko 12:00ak arte.

_Proposamenak irekitzeko tokia, ordua eta eguna: Eugiko Kontzejuko bilkura aretoan, enkantearen egun berean, 12:30etan.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago, Eugiko Kontzejuko idazkaritzan.

Eugin, bi mila eta hiruko apirilaren hamabortzean. Kontzejuburua, Nicolás Urrutia Egozcue.

Iragarkiaren kodea: A0304706