73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R A I O A

2002ko kontu orokorra

Garaioako Udalak 2002ko ekitaldiko kontu orokorraren gaineko adostasun txostena eman zuen 2003ko apirilaren 26an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Garaioan, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean. Alkatea, Alejandro Martín Aróstegui Inda.

Iragarkiaren kodea: A0304843