73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A R O Z E

Herrilurraren hasierako desafektazioa

Ezkarozeko Udalak, 2003ko maiatzaren 3an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, legezko gehiengoa izanik, honako herrilur honen desafektazioa:

_1. poligonoko 8. lurzatian, 50 metro karratuko herrilurra.

Desafektazioaren xedea: lurra La Magdalena elkarteari lagatzea, biltegitarako eta komunetarako eraikin bat egin dezan.

Erabakia eta espedientea Udal honen idazkaritzan aztertzen ahalko dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bai eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkeztu ere, hala jartzen baitu Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan.

Ezkarozen, bi mila eta hiruko maiatzaren seian. Alkatea, Carlos Mancho Layana.

Iragarkiaren kodea: A0304842