73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A R O Z E

2003. urteko aurrekontu orokor eta bakarra

Ezkarozako Udalak 2003ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen hasiera batez, 2003ko maiatzaren 3an egin bilkuran. Aurrekontuko gastu nahiz dirusarrerek honako zenbateko hau egiten dute: 571.584,67 euro.

Espedientea udal idazkaritzan dago ikusgai, interesatuek eta herritarrek egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ezkarozen, bi mila eta hiruko maiatzaren seian. Alkate udalburua, Carlos Mancho Layana.

Iragarkiaren kodea: A0304841