73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

E D I K T U A

Jarraian aipatzen den lagunari ezin izan zaionez jakinarazi bi mila eta hiruko apirilaren hogeita biko Alkatetzaren 92/2003 ebazpena, okerreko inskripzioa dela-eta administrazio espedientea abiarazten duena ofizioz baja emateko, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Burlatako Udaleko ediktuen oholean iragarkia paratuta jakinarazten zaio, 2612/1996 Errege Dekretuaren 72. artikuluan 54.ari buruz ezarritakoari jarraituz. Interesatuak hamabost egun balioduneko epe luzaezina izanen du, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, haren benetako eta ohiko bizitokia frogatze aldera egoki juzgatzen dituen agiri eta frogak alegatu eta aurkez ditzan; hori guztia, 2612/1996 Errege Dekretuaren 72. artikuluari eta 1997ko apirilaren 9ko ebazpenari jarraituz.

Espedientea: 493. izena: Francisco Javier Larramendi Elcano. Helbidea: Kale Berria, 9-1.a ezkerra.

Burlatan, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0304835