73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V A L T I E R R A

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsirik

Valtierrako Udalak, 2003ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, aurrekontuko aldaketa hauek onetsi zituen hasiera batez:

Kreditua sortzea 4320064800 kontusailean, 143.661,99 eurokoa, Troglodita plana finantzatzeko; finantzabidea: kreditu gerakinak.

Kreditua sortzea 4210048200 eta 4210078200 kontusailetan, 13.223,94 eurokoa, 0-3 urteko haurrendako ikastetxea sortzeko gastuak finantzatzeko.

Espediente hori jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunean, herritarrek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bidezko ondorioak izan ditzan, aipatu erabakia betez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta harekin bat datozen gainerako arauetan xedatuari jarraikiz.

Valtierran, bi mila eta hiruko maiatzaren seian. Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: A0304829