73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRES DEL RIO

Aurrekontuko 4/2003 aldaketa

Torres del Rioko Udalak, 2003ko apirilaren 22an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea 2003ko aurrekontu bakarreko aldaketa hau:

Kreditu gehikuntza:

Gastuak:

Kontusaila: 1.121.22703. Katastroen mantentze lanak. Zenbatekoa: 1.800 euro.

Kontusaila: 1.531.218. Bideen mantentze lanak. Zenbatekoa: 21.000 euro.

Gastuak, guztira: 22.800 euro.

Finantzaketa:

Dirusarrera berriak: Laguntza berezia, uholdeen kalteetarako. Zenbatekoa: 21.000 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 1.800 euro.

Finantzaketa, guztira: 22.800 euro.

Espedientea ikusgai dago udal idazkaritzan, interesatuen eskura, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Torres del Rion, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0304689