73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko xehetasun azterlanaren aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak, 2003ko apirilaren 16an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Gorraizko Plan Partzialeko 1. lurzatiko C 6. unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa, Alberto Gurbindo jaunak sustatua Angel Oscoz Arriezu jaunaren izenean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0304666