73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jarduera sailkaturako lizentzia eta irekitzeko lizentzia Irati Errekaren kalea, 10ean, Nafarroako Rural Kutxarendako

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, 2003ko apirilaren 24an:

RUV 24-APR-03 (4/UV).

"Fernando Soto Beak, Nafarroako Rural Kutxa, Kred. S. Koop. ordezkatuz, banku-bulegoa irekitzeko lizentzia eskatu du, Irati Errekaren kalean, 10-behean. Udalaren zerbitzu teknikoek, berriz, txostena eman dute, 2002ko otsailaren 14ko lizentziaren babespeko obrak berrikusi ondoren, izan ere jarduera sailkaturako lizentzia behar baitzuen, 10 kw-tik goitiko potentzia mekanikoa duelako; horiek horrela, ondokoa ebatzi dut:

1._Jarduera sailkaturako lizentzia eta irekitzeko lizentzia batera eman dira, prozesuaren ekonomiari begira.

2._Jarduera sailkaturako lizentziaren tasa onetsi da, 1.256 eurokoa baita, bai eta irekitzeko lizentziaren tasa ere, 678,20 eurokoa.

3._Behin betiko likidazioa onetsi da, bai obra lizentziaren tasei dagokiena bai eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari dagokiona, honekin batera doan likidazioaren arabera. Horrenbestez, interesatuak 28,69 euroko dirusarrera egin beharko du obra lizentziaren aldera, eta beste 198,98 euro, berriz, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren aldera.

4._Tasak ordaintzeko Udalaren diruzaintza departamentura joan beharko da, hogeita hamar egun balioduneko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hasita.

5._Ebazpena jabekideen elkarteari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioetarako".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0304677