73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Arrotxapeako P-1A poligonoko 3S lurzatiaren urbanizazioa egiteko hitzarmena

Iruñeko Udalak, 2003ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 28-APR-03 (31/CU).

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, erabaki da:

1. Hasiera batez onetsi da Arrotxapeako P-1A poligonoko 3S lurzatiaren urbanizazioa egiteko hitzarmena, Hirigintzako Udal Gerentziaren eta NADESAren artean, espedientean agertzen den agiriaren arabera.

2. 44.972,81 (BEZa kanpo) euroko gastua baimendu eta xedatzea adjudikazio hartzailearen alde. Zenbateko hori Udalaren Hirigintza Gerentzian indarra duen aurrekontuaren kontusail honetatik aterako da: 3043222601010, U.I.3-Arrotxapea.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hogei eguneko epean. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, herrialdeko prentsan eta Udaleko iragarki oholean argitaratuko da".

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0304676