73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ezin izan da jakinarazi Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak 2003ko martxoaren 7an emandako ebazpena (15/EC). Ebazpenaren bidez deuseztu egiten da San Pedro 24-behean, eskuinean, dagoen udal etxebiziaren errentamendu kontratua, bertako maizterra, Marcelino Munárriz Sanz, hil delako; horiek horrela Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.

"Ikusirik espedienteko informazioa, Marcelino Munárriz Sanzen heriotzari buruzkoa, San Pedro kaleko 24-behean, eskuinean, dagoen udal etxebizitzaren maizterra baitzen, eta ikusirik, orobat, familiakoek ez dutela baliatu subrogazio-eskubidea, ebatzi dut San Pedro 24-behean, eskuinean, dagoen udal etxebizitzaren errentamendu kontratua deuseztea, bertako maizterra, Marcelino Munárriz Sanz hil delako, familiakoei giltzak emateko eskatzea eta ohartaraztea ezen, hala egin ezean, maizterra botatzeko jarduketa judizialak abiaraziko direla".

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0304633