73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

"Charas" etxebizitzetako unitatearen sektorea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsirik

Murchanteko Udalak, Alkatetzak 2003ko apirilaren hogeita zortzian emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen "Charas" etxebizitzetako unitatearen sektorea urbanizatzeko proiektua, hango konpentsazio batzordeak sustatua.

Jendaurrean egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogei egun baliodunean. Epe horretan, bidezko alegazioak eta erreklamazioak aurkezten ahalko dira Udal honen idazkaritzan.

Murchanten, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian. Alkatea, Ignacio López Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0304642