73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Atzemandako akats material baten zuzenketa, Iruñeko Udalak eta Jaun Done Bikendi Paulekoaren Karitatearen Alaben Lagunarteak sinatzeko hitzarmenean (2003ko martxoaren 6ko osoko bilkuran onetsi baitzen) eranskineko planoan

Iruñeko Udalak, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

PLE 28-ABR-03 (32/CU).

"Ikusirik Tomás Urmenetak egin duen eskaera, Jaun Done Bikendi Paulekoaren Karitatearen Alaben Lagunartearen izenean aurkeztua, non adierazten baitu akatsa aurkitu duela Udalak 2003ko martxoaren 6ko osoko bilkuran onetsitako hitzarmenean, eranskineko antolamendu planoko kota batean, hain zuzen, erabaki da plano horren ordez plano zuzendua (2003ko apirilekoa) jartzea. Azken plano hau Iruñeko Udalarekin sinatu beharreko hitzarmenari erantsiko zaio; alegia, Abejeras kalearen eta Zaragozako etorbidearen artean bide zortasuna ezarri eta igogailua paratzeko hitzarmenari."

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0304679