73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Udalaren lurzoru ondarea zuzenean besterentzeko hitzarmena, Iruñeko Udalaren, UGT sindikatuaren eta Miluze kooperatibaren artekoa

Iruñeko Udalak, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

PLE 28-ABR-03 (36/CU).

"Ikusirik bai Miluze Etxebizitza Kooperatibak eta Nafarroako UGTk egindako eskaera, bai espedientean diren agiriak eta txostenak, erabaki da:

1. Ezkaba-Kanal sektoreko 6A lurzatia, Iruñeko Udalaren jabetzakoa, besterengarri bihurtzea.

2. Udalaren lurzoru ondarea zuzenean besterentzeko hitzarmena, Iruñeko Udalak, UGT sindikatuak eta Miluze kooperatibak sinatzekoa, onestea. Hitzarmen hori eranskin gisa erantsiko zaio erabaki honi eta zati banaezina izanen da."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0304678